Karrerako funtzionarioa, 18 urte daramatza erakunde ezberdinetan lan egiten, giza baliabide eta antolamendu zuzendaritza lanpostuetan. Ezagutzen dutenak, badakite zein den bere zaletasunik handiena: bidaiatzea. Kultura ezberdinak, kontinente ezberdinak, beste errealitate batzuk ikustea. Familiarekin bidaiatzea, hori bai, ume batendako egin daitekeen gauzarik aberasgarriena beste kultura batzuk ikustea delako.
Zerbitzu publikorako bokazioa eduki du beti, funtzionario moduan eta orain alde politikora salto ematen du. Herriarendako gauzak egitea, ikustea zelan aurrera egiten den, jendeari entzutea, etorkizunean pentsatzea dira egin daitezkeen gauzarik erakargarrienak. Eta hau dena egiteko, alderdirik egokiena EAJ-PNV da, alderdi honen idei nagusia herria eraikitzea izan delako eta izango delako beti.
Guztientzako herri bat eraikitzen jarraituko dugu