ZEBERIO 2019

ZEBERIOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Karlos Idirin


Karlos Iridin Gorrotxategi naiz eta berriz aukeratua izan naiz EAJ-PNV taldetik Zeberioko Alkatetzarako hautagaia izateko.

Karlos Idirin

Poztasun pertsonal handia da berriz ere nire hautagaitza kontuan hartu izana EAJ-PNVko udal-talde buru izaten jarraitzeko, eta alkate-karguari dagozkion erantzukizunak ere nire gain hartzeko. Gure herrian bizi diren pertsona guztiak ordezkatu eta haiengatik lan egitea espero dut.

Harro nago Zeberion bizitzeaz, herri lasaia baita, herritar gehienok elkar ezagutzen dugun ingurunea. Bizkaiko udalerri handienetako bat da, beraz, aisialdiko jarduerak egin ahal izateko gune ezberdinak eskaintzen dizkigu gure herriak, gozatu behar dugun naturgune paregabea; baina, batez ere, errespetatu behar dena.

Zintzotasunez eta erantzukizunez Zeberio eraikitzen

TALDEA

  • Karlos Idirin Gorrotxategi
  • Beñat Iriondo Petralanda
  • Natalia Martinez Manzarbeitia
  • Jon Etxebarria Nieto
  • Edurne Intxaurraga Beaskoetxea
  • Garbiñe Artetxe Andres
  • Leire Romero Etxebarria
  • Unai Larrabide Ipiña
  • Montserrat Petralanda Gorrotxategi

EGITASMOA

1
Berdintasunerako udal-planak bultzatzen jarraitzea, berdintasunean hezteko, eta genero-indarkeriaren arreta eta prebentzioko sistemak sustatzea.
2
Udal lokaletan energia garbiak bultzatu eta hirigintza-plangintza sustatzea oinezkoen mugikortasunari, bizikletari eta abarri lehentasuna emanez.
3
Aresandiagatik Ugao-Miraballeseko zubiraino oinezkoentzako bide bat egitea eta, herri-galdeketa baten bitartez, Zubialde-Egiako urbanizazioa piztea.
4
Parke bioosasungarri bat sortu herritargoak kirola eta dibertsioa uztartu dezan; batez ere, adinekoen artean, ariketa fisikoa egin dezaten.
5
Aisialdirako gune berriak sortu eta hobetuko ditugu (Zubialdeko haur-parkeari estalkia jarri eta Uriondon erabilera publikorako gune bat jartzea).
6
Turismoa eta tokiko merkataritza sustatu; aisialdiko programak eta jarduerak antolatu eta babestu, eta landa-turismoa garatzeko bideak egokitzea.
7
Gazte Plan integrala bultzatu eta aisialdi osasungarrirako programak sortu, gazteak gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aintzatesteko.
8
Euskararen erabilera sustatzea eta bultzatzea, besteak beste, onartutako Plan Estrategikoa (2018-2022 Euskara Plana) garatuz.
9
Edozein motatako kultur ekitaldiak egiteko lokal bat (Aretoa) egokitzea, kultura eta arte sorkuntza indartu aldera.
10
Udalerriko elementu historiko-kulturalak berreskuratu eta nabarmendu (Albitzuko karela, Uriondo iturria, burdinazko hesia, antzinako galtzada…).