1
Auzuneak zaintzea da gure lehentasunetako bat. Saneamendu sarea, bideak, plazak eta inguruak konponduz.
2
Gorbeiazpi elkarteagaz elkar lanean, gaur egungo abeltzainen beharrizan barriei erantzuna emongo deutsegu. Egur parkeak hobetu eta sortzeko beharrizana ikusten dogu.
3
Kultura eta kirol elkarteekin aurrera jarraitu, beharrezkoak diren esparru eta azpiegiturak sortuz.
4
Ekipamenduak hobetu, lokal desberdinak berantolatuz eta beharrezkoak diranak eraberrituz. Aparkaleku barriak sortu eta antolatu.
5
Ume eta gazteen etorkizuna zaindu, eskola egokituz, elkarteei lagunduz eta garraio desberdinetarako erraztazunak emonez.
6
Aisialdia antolatzeko ikastaroak prestatu, ludoteka berrantolatu, udalekuak etab ….. Naturarekin lotutako ekintzak bideratu.
7
Zahartzaro aktiboan sinesten dogu, ikastaroak, hitzaldiak, gimnasia… Gorbeia Elkartearekin lan egin gure nagusien bizi kalitatea hobetuteko.
8
Euskera ikastea eta erabiltea erraztu, Berbalagun indartu… Herriko ondarea diren ermita, iturri, ea. berreskuratu eta konpondu.
9
Lan aukerak bultzatu inguruko enpresa, ikastetxe eta instituzioen artean bitartekari eginez.
10
Udalarekin gestioak egitea erraztu, banda zabala ugaritu eta Internet konexioa hobetu.