ZALDIBAR 2019

ZALDIBARKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jose Luis Maiztegi


Jose Luis Maiztegui Onainida naiz, EAJ-PNVren alkategaia Zaldibarren. Izendapen hau ohore eta erantzukizun handia da niretzat.

Jose Luis Maiztegi

Lantalde bikaina dut bidelagun. Ilusioz beteta dauden herritarrak dira, esperientzia handia daukate, ekintzaileak eta zintzoak dira eta herriaren alde eta herriarekin lan egiteko gogo handiarekin daude, Zaldibarko herritar guztien beharrei eta eskariei erantzuteko.

Leihatila bakarra jarriko dugu hiritargoari gestioak egiteko prozesuak errazteko eta administrazioa pertsonengana hurreratzeko. Egitasmo oso bat daukagu maite dugun Zaldibar herri hau hobetzeko asmoz.

Ilusio handia eta Zaldibar hobetzeko egitasmoa

TALDEA

  • Jose Luis Maiztegi Onaindia
  • Juan Maria Uriarte Osa
  • Juan Ignacio Mendiolagarai Bastida
  • Izaskun Zurikarai Salterain
  • Blanca Onaindia Garitaonaindia
  • Marian Trejo Barrio
  • Carlos Azagirre Arriaga
  • Roberto Sedano Legarda
  • Puri Gonzalo Gil
  • Igor Barrenetxea-Arando Garitaonaindia
  • Miren Mertxe Larrea Egia

EGITASMOA

1
Industrialderako sarbidea amaituko dugu,mugikortasuna hobetzera begira; eta Euskalerria kalea oinezkoentzako bide egingo dugu, garajeetarako sarbidea libre utziz.
2
Aldizkako bilerak egingo ditugu auzoen beharrizanak eta Zaldibarko gizarte taldeen beharrak ezagutzeko.
3
Hezkuntza lehenetsiko dugu, Eusko Jaurlaritzarekin batera eskola azpiegiturak handitzeko edo eraberritzeko konpromisoa hartuz.
4
Ospitale psikiatrikoko parkea berreskuratuko dugu eta Zaldibarko herritarrentzako aisia-gune bihurtuko dugu.
5
Kultur Etxerik onena bultzatuko dugu herriko alderdi politiko guztiekin eta talde sozial eta elkarteen laguntzarekin.
6
Gune publikoetan doako Wifi guneak jarriko ditugu komunikazioa errazteko, eta udalaren web gunea hobetuko dugu erabilera erraza eta zerbitzuak).
7
San Andreserako sarbideak hobetuko ditugu, igogailua jarrik9o dugu; herrigunean eskailera mekanikoak jarriko ditugu eta N-634 errepidearen trafiko arazoak konpontzeko ahalegina egingo dugu.
8
Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin osasun zentroa gure herritarren benetako beharren arabera egokituko dugu.
9
Instalazio elektrikoak eta argiteria publikoa eraberrituko ditugu eta iraunkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien aldeko apustua egingo dugu.
10
Gure herriko kaleen garbiketa hobetuko dugu eta hondakinak batzeko lur azpiko edukinontziak jartzeari ekingo diogu.