URDUÑA 2019

URDUÑAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Iñaki Cuadra


Iñaki Cuadra Kintana naiz, adopzioz eta bihotzez urduñarra. Bizikide Mari Jose dut eta bi seme-alaba ditut, Goizane eta Gartzen izenekoak. Beste askok bezala, Urduñatik kanpo egiten dut lan, eta hiriaren kultur nahiz kirol elkarte askoren kidea izan naiz eta banaiz. Orain EAJ-PNVren Urduñako alkategaia naiz.

Iñaki Cuadra

Alkategaia izateko aukeratu nindutenean, niregan jarritako konfiantzagatik ilusio handia sentitu nuen, baita erantzukizun handia ere. Ordutik hona, elkarte askorekin dudan harreman zein proiektu erakargarria osatzeko egindako lanari esker, urduñar askorekin mintzatu ahal izan naiz, eta denen diagnostikoa berbera izan da: Urduñak askoz gehiago balio du; hiria baloratu behar da; eraginkortasuna lortzeko irizpideak erabili behar dira; ahal beste baliabide aprobetxatu behar da; urduñarrak kontuan hartu behar dira, hiriaren DNA dira eta.

Hori guztia entzunda, inguruari beste era batean begiratzen zaio, eta adierazpen horiek guztiak errealitatean islatzeaz gain, XXI. mendeko Urduña posible delako ideia indartzen dute; baliabideak dituela, eta, era egokian erabiliz gero, konponbideak ekarriko dituztela; etorkizuna itxaropentsua dela; gure lanari esker, biziki maite dugun Hiri hau nabarmen hobetu dezakegula; geroan nork bere bizi-proiektua eraikin dezakeela, berdintasuna eta ongizatea ezaugarri dituzten bizi-proiektuak, biztanleekin atsegina den Hirian.

Gure lana, zalantzarik gabe, nekeza da, baina aipatutako helburuak lortu nahiak animatu eta poztu egiten gaitu, Urduñak merezi duela uste dugu eta. Niretzat alkategaia izatea ohorea da, eta, horri esker, erakunde publikoari nire hiritarren esanetara egoteko pasioa ekartzea ere bai.

Urduña hazi arazi nahi dugu

TALDEA

  • Iñaki Cuadra Kintana
  • Xabier Sobron Gonzalez
  • Aurori Ugarte Durana
  • Joserra Gonzalez Iglesias
  • Jugaitz Yarritu Fuente
  • Iker Santocildes Perez
  • Janire Ornes Abasolo
  • Hegoi Ozaeta Robina
  • Aimar Martin Bahon
  • Rocio Matias Blanco
  • Esti Zulueta Herran

EGITASMOA

1
Igeritokiak eraberritzeko proiektua sustatuko dugu, jarduera ludikorako eta kirolak praktikatzeko lekuak aurreikusiko dituen proiektua eginez.
2
Herriko kale eta landa bideen mapa egingo dugu eta denak egokitzeko proiektua egingo dugu, gutxieneko segurtasuna eskain dezaten.
3
Euskara plana indartuko dugu erabilera ikasgeletan eta ikasgeletatik kanpo indartzera begira.
4
Irisgarritasuna hobetzera bideratutako jarduerak bultzatuko ditugu, hiri barruko oztopo arkitektonikoak kenduko ditugu.
5
Emakume eta gizon gazteei eskainiko dizkiegu etxebizitza erosteko edo alokatzeko erraztasunak (hobariak). Gazteen kontseilua egingo dugu.
6
Gure herriko merkataritza jarduera zehatzen bidez suspertuko dugu. Urduñaren irudi turistikoa sustatuko dugu bertoko ekonomiaren elementu dinamizatzaile gisa.
7
Gure nagusiei eskainiko dizkiegu beren burua zaintzen jakiteko tresnak, independente izaten jarrai dezaten. Zerbitzu psikologikoa eskainiko dugu.
8
Herriko elkarte,klub eta eragileekin kultur ekintzak adostuko ditugu programa adostu eta anitza eskaintzera begira.
9
Energia alternatibo, iraunkor eta jasangarrien aldeko apustu irmoa egingo dugu, energiaren ikuspuntutik eraginkorrak diren jarduerak lehenetsiz.
10
Industrialdea biziberrituko dugu, Goiko eta Beheko Nerbioiko enpresekin harreman hurbila izanez eta sustatzaile berriak bilatuz.