URDULIZ 2019

URDULIZKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Javier Bilbao


Euskaraz diogunez, ‘Gogozko tokian, aldaparik ez’. Horixe gertatzen zait niri Urdulizko herriarekin.

Javier Bilbao

Zinegotzi- edo alkate-lanetan, gure udalaren zerbitzuko eman ditudan urte hauetan guztietan egindakoez pentsatzen hasten naizean, oroitzapen atseginek alde izugarria ateratzen diete gainerako geraterei. Eta egia esatera, gehiago nahi izaten dugu beti. Lanean segitzeko arrazoiak aurkitzen ditut une oro; norberaren helburua lortzeko arrazoiak.

Urte hauetan guztietan, nik neuk eta zuek guztiok eraldaketa handia ikusi dut gure udalerrian. Proiektuen maketak egiazko bilakatzen ikusi ditut. Baina proiektuon bilakaeran ere parte izan dut zuzen-zuzenean, Urdulizen izatea eta funtsa lausotu ez daitezen. Horixe delako berton bizi garen pertsona guztien nahia; badakigu Urduliz egun zer den eta iraganean zer izan den, eta badakigu gure etorkizuna hertsiki lotzen zaiola gauza guztien gainetik dagoen urduliztar izateko atxikimenduari.

Alabaina, etorkizuna ez dago inoren zain. Ezin gara geldirik egon, etorkizuna gure gainetik noiz igaroko ote den. Nik neuk, behintzat, nire esku dagoen guztia egingo dut erabakitzeko ahalmena badaukagula bermatzeko. Gainera, aitortzen dizuet ilusioa eta adorea sobera dauzkadala. Dena dela, baliteke guzti-guztia guk nahi dugun moduan ez gertatzea, baina horretarako ere prest egon behar dugu. Izan ere, zalantza izpirik gabe, gauza batzuk lortzea oso nekeza izango da -denbora luzea, ahalegin handia eta, segurutik, buruhauste batzuk- baina zinez diotsuet, azkenean, ondo egindako lanaren pozak edozein esperientzia txar burutik kentzen duela.

Ez dakit arestian aipatu dizuedan Urdulizko zaletasuna lerro hauetan islatzeko gauza izan naizen. Nolanahi ere den, zuotako askok eta askok ere gure herriaren aldeko grina duzuela badakidanez, bidelagun izan nahi zaituztet bidaia horretan. Alboan izango nauzue amets egin dezakegun Urduliz onena lortzen lan egiteko.

Urdulizen etorkizuna lantzen jarraitu nahi dugu

TALDEA

  • Javier Bilbao Lopategi
  • Jose Ignacio Olea Llona
  • Mari Carmen Kareaga Jorajuria
  • Pedro Angel Elordui Otegi
  • Leticia Alvarez Madariaga
  • Koldobika Zuazo Gibelondo
  • Aitor Ayo Motriko
  • Enrique Aldekoa Zunzunegi
  • Idoia Ormaetxea Garaizar
  • Miren Nekane Aranburu Errandonea
  • Itxaso Olea Llona

EGITASMOA

1
Herriko irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu nahi ditugu. Bide bat egingo dugu eskolako inguruetatik ibilgailuen trafikoa kentzeko, zebra-bideen argiztapena hobetuko dugu eta espaloiak eta gaineko pasabideak beheratuko ditugu.
2
Metroa lur azpian jartzeko lanaren ondoren libre geratu den gunea urbanizatuko dugu, Zuberoa kaleko saneamendua berriztatuko dugu eta bidegorri sarea zabalduko dugu.
3
Lur azpiko aparkalekua egokituko dugu Ospitalean eta plaza berriak Gipuzkoa kalean, Elortzan eta Antsonekoan.
4
Lehendakari Agirre pilotalekua eta Elortzako jolas guneak estaliko ditugu.
5
Hilerri berria irekiko dugu, erabilera anitzeko pabilioia eta Osakidetzarekin lankidetzan jarraituko dugu osasun zentro berria egitea helburu.
6
Jarraipena emango diegu Enplegu Plana garatzera bideratutako ekarpen ekonomikoei.
7
Burdin Hesia berreskuratuko dugu eta udalerriaren historia ikertzeko eta argitaratzeko lanaren bigarren fasea ahalbidetuko dugu.
8
Gune seguruak emakumeentzat, genero ikuspuntutik eginiko jarduerak bultzatuko ditugu eta berdintasun politikak indartuko ditugu.
9
Euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditugu, kultur jarduerak eskainiko ditugu eta jarduera fisikoa bultzatzen jarraituko dugu (Osasunsarea).
10
Gure nekazal guneak zainduko ditugu, natura babestuz eta argiteria eta zoruak hobetuz.