TURTZIOZ 2019

TURTZIOZKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jose Manuel Coteron


“Turtzioz maite dut. Zer esango dut nik? Ez dago herri hoberik”, esan du Jose Manuel Coterónek, Turtziozko alkate eta berrautaketara aurkezten den alkategaiak.

Jose Manuel Coteron

“Gauza bakar bat azpimarratu beharko banu, herritarrak aipatuko nituzke; besoak zabalik hartzen zaituzte eta adeitasuna eta maitasuna adierazten dizute. Horregatik, plazer handia da udalerri honetako herri ordezkaria izatea”, esan du esker onez.

José Manuelek eta bere lantaldeak etapa berri honi ekin nahi diote indar eta ilusio berriekin, azken urteotan lan eta esfortzu handia egin ondoren. Ahalegin honi erantzun diote Enkarterriko herri honetako herritarrek, behin eta berriz esan baitute gauzak ondo egin direla. “Edozein kasutan, hitz on horiek ez gaituzte erlaxatuko, Turtziozekin daukagun erantzukizuna eta konpromisoa gogorarazten dizkigutelako. Hala egingo diogu aurre erronkaz beteriko etorkizunari, eta gure ahalegin guztiak jarriko dugu lan horretan”, bermatu du.

Turtziozen ere, PREST gaude

TALDEA

  • Jose Manuel Coteron Fernandez
  • Sheila Rasines Helguera
  • Nerea Abad San Sebastian
  • Jose Luis Via Llaguno
  • Rosa Tere Martin Gallego
  • Jose Ramon Cirion Angulo
  • Carlos Villota Viota

EGITASMOA

1
Pandillorako errepidean. Hainbat ekimen garatuko ditugu Armañongo Parke Naturalerako bide nagusietako bat den horretan.
2
La Kalera auzoan. Birgaikuntza lan hauekin hobetuko dugu herrigunetik hurbil dagoen auzo honetako azpiegitura.
3
El Sel auzoan. Inguru honetan sarbideak eta ibai-urak batzeko sistemak hobetzea proposatzen dugu.
4
Umeen jolasgunea eraberritzea. Eskola aurrean kokatutako umeen jolasgunea eraberrituko dugu, txikien segurtasuna eta ongizatea areagotuz.
5
Kueto-Sopenillarako errepidean. Sarbideak eta ibai-urak jasotzeko sistemak hobetuko ditugu.
6
Udal pilotalekua. Hainbat esku hartze egingo ditugu, neurri handi batean, kirol ekipamenduaren gaur egungo instalazioak hobetzeko.
7
Udal igeritokiak eraberritzea. Udal igeritokien instalazioak eraberritzeari ekingo diogu, ondoen baloratzen diren eta gehien erabiltzen diren udal zerbitzuetako bat delako. Hobekuntza horiekin bilatzen dugu zerbitzuaren kalitatea hobetzea.
8
Turtziozko Eskola. Herriko eskolarekin daukagun konpromisoa indartuko dugu eta handitzeko proiektua egingo dugu. Logikoa denez, gazteria delako gure politiken helburu nagusia.
9
Familiei laguntzeko plana. Plan honen bidez bultzatuko dugu Enkarterriko eta beste eskualdeetako herritarrek Turtziozen ikus dezatela bizitzeko eta bizitza proiektua ezartzeko aukera.
10
Herriko elkarteak indartzea eta sustatzea. Betidanik, herriko elkarteak izan dira gure motore sozial nagusienak eta gure helburu nagusia da beraiekin daukagun konpromisoa indartzea.