1
Sukarrietako herria, bere osotasunean, legezko bide guztiak erabiliz defendatuko dugu, honen barruan Abiñako auzoa dagoelarik.
2
Zabor-edukiontziak kokatzen diren guneak atonduko ditugu.
3
Hainbat ekimenen bidez Sukarrietako udal nortasuna indartuko dugu, adibidez, kaleetako seinaleetan tokiko armarria ipiniz.
4
Parkeko irteeran autobus geltoki berri bat egiteko lanak bideratuko ditugu.
5
Herritarren artean ariketa fisikoa eta ohitura osasungarriak bultzatuko ditugu ibilbide osasuntsu gehiago sortuz.
6
Portuondoko entsenada berreskuratuko dugu, aisialdirako esparru legez.
7
WhatsApp aplikazioa erabiliko gugu Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzeko.
8
Kanalako inguruan trafikoa geldotzeko ekimenak abiaraziko ditugu.
9
Portu Erreka eta Munitiz arteko bide bat sortzea bultzatuko dugu. Era honetan, errepidearen paretik doan oinezkoentzako ibilbide bat lortuko da.
10
Turismoa sendotuko dugu, hala nola, Txatxarramendi uhartean hobekuntzak gauzatuz.