1
Ingurune naturala zaintzea, berreskuratzea eta egokitzea, jasangarritasuna helburu. Natura-Kultura-Kirola-Turismoa batuketa indartzera begira.
2
Gardentasuna bermatzea, hurbiltasun ekimenak garatzea eta ematen diren zerbitzuak optimizatzeko sistemak modernizatzea.
3
Gizarte ongizatea areagotuko duten neurriak identifikatzea eta abian jartzea hiritarren segurtasunean, bideetako segurtasunean eta etxe barruko segurtasunean oinarrituta.
4
Berdintasuna sustatzea, genero indarkeriaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako babesa. Adinekoei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzea eta familia eta lana uztartzeko neurriak.
5
Gaikuntza profesionala garatzeko neurriak, auto-enplegua sustatzea eta toki enplegua sortuko duten negozioak ezartzeko pizgarriak.
6
Hezkuntza eta kultur organoak eta baliabideak koordinatzea. Zine-Antzokia eta musika eskola sustatzea, berrikuntzarik garrantzitsuenak izango direlako. Euskara da gure nortasun ikurra.
7
Sopuerta Kirol-Gunea bideratuko da kirol eskaintza zabaltzera eta garatzera, eta diziplina, elkarte eta instalazioen arteko koordinazioa ahalbidetuko da.
8
Sopuertaren nortasuna osatzen duten ondare guztiak berreskuratzea. Udal turismo plan berria abian jartzea.
9
Azpiegiturak optimizatzeko eta hobekuntza estetika globalerako programa, hobekuntzak garraio publikoan eta kiroldegi berria.
10
‘Auzo 1-Proiektu 1’, auzo bakoitzean oinarrizko zerbitzuak bermatzeko eta inbertitzeko eta auzo bakoitzaren indarguneak garatzeko ekimena.