Xabier Zubiaur Agirre nauzu. Duela lau urte esan nuen nor bere herriko alkate izatea erantzukizun handia ez ezik harro egoteko gauza ere badela. Horrez gain, Sondikako alkate izateak dakar egunez egun udal erakundera, udaletxera eta arreta zerbitzura datozen herritarrei entzutea eta aditzea.
Alkatea izatea da eguneroko arazoak konpontzen saiatzea, ezin delako bestela izan Sondika moduko herri bizi bateko alkate zarenean. Gure herrikideen arazoak konpontzea (edo saiatzea) baina baita gure enpresenak ere, enplegu berriak sor ditzaten;aireportuko arazoak ere bai, jakina; kirola bultzatzea, euskararen erabilera sustatzea, berdintasunaren alde lan egitea, Sondikaren etorkizunaren alde egitea eta, aldi berean, bizitza kalitatea eta ematen ditugun zerbitzuak hobetzea.
Alkatea izatea da, azken finean, Sondikan gertatzen den guztiaren parte hartzaile izatea eta, aukera ematen badidate, herri gisa ditugun erronkei ekiteko orduan, herrikide guztien parte hartzea bultzatzea ere. Gure auzoak, Artxanda gure biriki berdea. Garai onak datoz Sondikarentzat, luzaro landu ditugun hainbat proiektu amaituta ikusteko zorian gaudelako.
Harrotasun osoz eta apaltasun osoz, hiritargoari eskatu nahi diot gure lantaldean konfiantza jartzen jarrai dezala, EAJ-PNVrengan konfiantza izan dezala. Gu gara Sondika bultzatzeko bermea, denekin eta denen zerbitzura gobernatzeko.
Goazen Sondika!!
Sondika bultzatzeko prest dagoen lantaldearen ilusioarekin