Josu Bergara López naiz, Sestaoko EAJ-PNVren alkategaia. Orain dela 8 urteko ilusio berberarekin aurkezten naiz udal hauteskunde hauetara, baina baita 8 urteko esperientziarekin ere, azken urteotan guregan jarri duzuen konfiantzari esker.
Sestaok etorkizuna duen herria dela uste dut, eta horregatik aurrera begiratu behar dugu ilusioz, harrotasunez eta gogoz, Sestao hobe, moderno, irisgarri, seguru eta atsegin bat lortzeko, guztiontzat, salbuespenik gabe, egindakoa.
Aurrean daukagun erronka handia da, desafioak asko, baina ziur nago denok elkarrekin aurre egiteko gai izango garela. Hori lortzeko, pertsona prestatuen talde gaztea, gaitua eta arduratsua dator nirekin. Sestaorekin duen konpromisoa ukaezina da, horregatik uste dut EAJ-PNV Sestao dela aukerarik onena gure herria k merezi duen bultzada jasotzeko.
Sestaoren alde lan egiten, zurekin lanean