Aintzane Urkijo Sagredo naiz eta EAJ-PNVk Santurtziko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia naiz. Hitza betetzen dakien emakumea naiz, hurbila eta hurkoari entzuteko eta enpatia erakusteko gaitasuna daukat.
Santurtziko Udalean emango dudan laugarren legealdiari ekingo diot Merkataritza eta Turismoa (2007-2011), Gizarte Ekintza eta Berdintasuna (2011-2015) eta Alkatetzaren ardura azken urte hauetan nire ardurapean izan ondoren. Azken aldi honetan Alkatea izan naiz eta niretzat oso esperientzia aberasgarria izan da.
Irakaslea naiz, gaur egun eszedentzia egoeran, Euskal Filologian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean, eta lanbide horretan aritu nintzen Santurtziko udalean sartu aurreko hamar urteetan. Seme bat eta bi alaba ditut eta berrautaketara aurkezten naiz Santurtzi nire jaioterriaren eraldaketa prozesuarekin jarraitzeko asmo irmoarekin, azken lau urteotan hobekuntza handiak egin ditugularik. Zalantzarik gabe ilusioz beteta ekin nahi diot, gure herriaren bizitza kalitatea hobetuz.
Zorionekoa izan naiz eraldaketa prozesu honen parte aktibo izatea tokatu zaidalako, kudeaketa zorrotza eginez, zuhurtziaz eta lan etengabea eginez. Ezinbesteko jotzen dut herriko elkarteekin harreman zuzena izatea eta zintzoa eta garbia izatea. Entzutea eta populismoan ez erortzea, behar-beharrezko jotzen ditut lan egiteko eta hobetzeko
Hiritarrentzako Arreta Zerbitzua, Aldundiarekin batera El Árbol industrialdean enpresen haztegia bultzatu izana eta irisgarritasun arloan eginiko jarduera garrantzitsuak, besteak beste Nautika Eskolaren eta Udaletxearen beraren birmoldaketa integrala dira amaitzear dagoen legealdi honen ibilbide orriko zedarri nagusiak. Jarduera horiek guztiak planteatu ditugu erakundea gure herrikideen zerbitzura jartzeko. Pertsonak izanik gure jardunaren helburu nagusia.
Boluntariotza, familia eta aisialdia nire lagunekin ematea dira nire zaletasunetako batzuk.
Boga Santurtzi!, guztion artean egindako proiektua