1
Haurren olgetarako gune estalduak eta jubilatuen etxearen bizibarritzea lokal barri bategaz eta jarduera-egitarau barriez.
2
Geltokiaren inguruaren berrantolaketa eta segurtasun handiagoa Mungia bidean. Oztopo arkitektonikoak kentzeko irisgarritasun plana egitea.
3
Turismoa eta merkataritza sustatzea ekonomia-eragile gisa hartuta. Turismo eta enpresa sustapenerako zinegotzigoa sortzea.
4
Landa-inguruneak garapenerako, garraiobidez auzoak lotzeko edo bestelako proiektuak sustatzeko auzo zinegotzia sortzea.
5
Uritarregaz eta Uribe Kostako Mankomunidadeagaz batera behar egitea benetako berdintasunaren aldeko ekintzak garatzeko.Itsasadarraren berrantolaketa eta bultzadaketa 180 lokailu daukiezan pantalanen bitartez.
6
Euskerea sustatzea eta kultura jarduerak egiteko erakundeekaz batean behar egitea. Artistek euren lana egiteko eta erakusteko guneak sortzea.
7
Nesken kirola eta klubak babestea. Jai Alaia eta haren ingurua kirolaren erdigune lez sustatzea eta zenbait instalazinotan barrikuntzak egitea.
8
Merkataritzatik eta herritarrengandik hurbil dagoan udaltzaingoa. Plentzitarren eta udaltzaingoaren alkarlanagaz gune-beltzen mapea egitea.
9
Gazteentzako guneak eta kultur jarduerak, sektore honi zuzendutako ikastaro eskaintzak eta azterketa garaian ikasteko aretoak jartzea.