OTXANDIO 2019

OTXANDIOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Endika Garate


Ikus dezakezuen moduan, aurten beste urrats bat eman eta Otxandioko alkatetzara aurkeztea erabaki dut. Erronka honi ilusioz eta gogoz aurre egiten diot, beti ere herriaren onerako lan eginez.

Endika Garate

Horretarako, kudeaketa zorrotz eta erabat gardena egin nahi dut, gure bizilagunen ongizatean eragina duten ekintzekin.

Badakizue nor naizen; zorionez, nire taldearentzat eta niretzat ere, duela urte asko elkar ezagutzen baikara eta badakizue zein den nire lan egiteko era. Beti inplikatuta, gertuko eta konplexurik gabeko politika egiteko modua dut gogoko..

Hainbat urtez zinegotzi izan ondoren, gaur egun dauzkagun beharrak eta gabeziak ezagutzen ditut, azken legegintzaldian onartutako proiektu batzuk egiteke dauden oraindik, hain zuzen, alokairu sozialeko etxebizitzak, kultur etxearen hobetzea, eta frontoia eta udal eraikina bera berritzea... oraindik badago zer egin. Halaber, gaur arte udaletxetik pasatu diren guztiei nire esker ona luzatu nahi dizkiet beti ere beraien borondate onenarekin herriaren alde egin izan dituzten ekintza eta proiektu guztiengatik.

Beti prest, iraganeko akatsetatik ikasiz etorkizuna hobetzeko bidean, ez nau zuzentzeak beldurtzen. Erretorika gehiagorekin ez aspertzeko, eskaera batekin amaitu nahiko nuke; Bozkatu. Ez da hain garrantzitsua zeri nori baino, eta jakizue gugan zuen konfiantza jarri ezkero azala utziko dugula bidean.

Otxandio hobetzeko lan egingo dugu

TALDEA

  • Endika Garate Goikolea
  • Liher Plagaro Kapanaga
  • Begoña Lasuen Ruiz De Azua
  • Carlos Diez Urkiola
  • Elixabete Etxanobe Landajuela
  • Beñat Gorospe Iparragirre
  • Lorea Agirre Pujana
  • Felix Pagazaurtundua Arbaizagooitia
  • Maria Rosa Isabel Gomez Basaguren

EGITASMOA

1
Etxebizitzetako sarrerak hobetu edo konpondu nahi dituzten jabeek lan hori ahalik eta modu egokienean egin ahal izateko udalaren asistentzia izango dute.
2
Mañondoko kirol proiektuaren azken atala egin behar dugu, umeen jolastokian gailu gehiago jarri eta Zelaietako aldagelak berriztatuko ditugu.
3
Pediatria esparrua duen osasun zentro barri bat eta ume zein gazteentzako aterpedun parke bat eraikiko ditugu.
4
Zaharkiturik dagoen ur-garbiketarako planta berriztatzea ezinbestekoa da eta horretarako hausnarketa sakon baten beharra dago.
5
Ingurumen-inpaktua minimizatzeko bilketa sistema berrantolatuko dugu, edukiontzien erabilera errazagoa izan dadin.
6
Bizikidetza sakonago lantzea ezinbestekoa dela uste dugu. Guraso elkarte eta ikastolarekin zuzeneko harremana izan nahi dugu.
7
Edozein auzotara heltzeko oinezkoentzako bideak sortu eta/edo pistak konponduko ditugu (Mekoleta, Andaparaluzeta...).
8
Mendian seinaleztatutako ibilbide gehiago sortu de eta leku esanguratsuenetan bisita gidatuak egingo ditugu.
9
Kultur elkarteen jarduerak koordinatzeko teknikari bat izendatuko dugu. batzuk besteekin uztartu eta aberasteko. Ikasgela historiografiko bat behar dugu.
10
Udalerriko industria garapena enplegua helburu hartuta. Herriko merkatariekin lantalde bat sortu nahi dugu eskaintza areagotu eta hobetzeko.