ORTUELLA 2019

ORTUELLAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Saulo Nebreda


1979ko abuztuan jaioa, bere bizitza osoa Ortuellan eman dut, hainbeste maite dudan herri honetan.

Saulo Nebreda

San Felix Ikastetxean, Asti Lekun, Somorrostro Lanbide-Heziketa Zentroan eta Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Eskolan ikasi nuen. Ortuellar batekin, Alaznerekin ezkonduta nago, eta Aratz eta Beñaten aita naiz.

Nire grinen artean pilota nabarmentzen da. Diziplina horren bidez, Ortuellako Pilotazale elkarteko lehendakaria izan nintzen eta baita Euskal Pilotaren Federazioarena ere. Horretaz gain, futbolzalea naiz eta jendeaz, lagunez eta batez ere familiaz gozatzea izugarri gustatzen zait.

Beste gauzen artean, solasaldirako erraztasuna eta txikitatik ezagutzen ditudan auzokideekiko hurbiltasuna nabarmenduko nituzke. Pertsonen arteko berdintasunaren eta duintasunaren balioen defendatzaile handia naiz baita ere.

Gure auzokideen bizitza hobetzeko irrikan gaude

TALDEA

  • Saulo Nebreda Trevejo
  • Natalia Vellarino Diaz
  • Jasone Hernandez Marcos
  • Gonzalo Rodriguez Diaz
  • Amaia Gonzalez Novo
  • Asier Galdames Iglesias
  • Iñaki Llano Hernaiz
  • Beatriz Berlanga Gutierrez
  • Diego Fontalba Antonio
  • Maria Berlanga Gutierrez
  • Izaskun Martinez Astorga
  • Eder Santos Lopez
  • Maria Barreras Martin

EGITASMOA

1
Otxartaga, Gorbea, Mendialde, Aiega, Saugal eta Lasagabaster auzoetan irisgarritasuna hobetuko dugu.
2
Kirol instalazio guztiak hobetu eta eraberrituko ditugu.
3
Herriko goiko aldeetan irisgarritasuna errazteko elementu mekanikoak jarriko dira.
4
Igerileku berriak eraikiko ditugu (estaliak) eta aparkaleku estaliak ere gaituko dira.
5
Gaztegune bat sortuko dugu 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
6
Emakume eta elkarte guztiak elkarbizitzeko eta lan egiteko gunea sortuko dugu.
7
Hegoaldeko Trenbide Saihesbideko eraikitze lanak hasiko dira, gure auzokideen bizitza kaltetu gabe.
8
Gure herriko trenbide-pasaguneak kendu egingo dira, bai Bañalesekoa, bai Ralerakoa.
9
Udaletxea ete Gaztetxea guztiz eraberrituko dugu. Maiatzaren Lehena plaza oinezkoentzako egokituko dugu, auzokideen gozamenerako.
10
Otxartaga parkean aisialdirako ekipamendu berriak jarriko dira, adin ezberdinetarako.