Martin Sagasti naiz, Ibarruriko semea. Udal hauteskundeetan aurkezteko urratsa eman dut gutako bakoitzak bere ekarpena egin behar duela pentsatzen dudalako, bakoitzak ahal duen neurrian,hain zuzen.
Niri orain heldu zait aukera hau eta aprobetxatu nahi dut, ilusio handiz, apaltasun osoz, errespetuz eta erantzukizunez.
Egoerak eskatzen duen mailan egotea espero dut. Hitzematen dizuet nire aldetik nire ezagutza guztia eta nire gaitasun guztiak jarriko ditudala Muxikako herrikide guztion zerbitzura, zuen interesen, ardura eta beharren zerbitzura…
Aurrera Muxika!
Muxika, kalitatea eta ongizatea