MUSKIZ 2019

MUSKIZKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Borja Liaño


Borja Liaño Abarrategi naiz eta 47 urte ditut. Betetasun-garai batean nago nire herriarentzat, hau da, Muskizentzat lan egiten jarraitzeko; izan ere, hemen jaio nintzen, hemen bizi naiz eta hemen bizitzen jarraitu nahi dut.

Borja Liaño

Helarazi dizkiguzuen ekarpen, iradokizun eta kritika guztiak ere bai eskertu nahi dizkizuet. Horiek guztiak jasotzen ditugu poztasunez eta ikaskuntzatzat hartzen ditugu. Seguru nago horiek Muskiz sozialago, modernoago eta berritzaileago bat eraikitzean aurrera egiten lagunduko digutela.

Muskizekiko eta bertoko herritarrekiko daukadan konpromisoa lehenengo eguneko ilusio berarekin mantentzen da gaur egun, udala erantzukizunez kudeatzen jarraitzeko.

Etorkizuneko erreferente, aukera-berdintasuna oinarri

TALDEA

  • Borja Liaño Abarrategi
  • Unai Landaburu Izar De La Fuente
  • Txus Romon Martinez
  • Maitane Gallarreta Ferrero
  • Idoia Inoriza Bustamante
  • Ainara Leiba Zabalbeitia
  • Urtzi Alea Lanborena
  • Andoni Lanborena Barreras
  • Xabier Bustamante Sadaba
  • Cathy Viani Calvo
  • Aritz Iglesias Sarabia
  • Garazi Biain Garmendia
  • Arantza Laiseka Biain

EGITASMOA

1
Muskiz herri lagunkoia eta adinekoen gizarteratzea, espazio komunak sortuz eta ingurune irisgarri baten sorkuntza bultzatuz.
2
Eskola-zentroetan zerbitzuak hobetzea integrazioa errazteko eta gatazkak deuseztatzeko. Euskararen erabilera eskolatik at ere bultzatzen jarraitu.
3
Eusko Jaurlaritzarekin industriaren gaineko ingurumeneko eta osasun publikoko kontrol eta zaintza protokoloen hobekuntzak sustatzen jarraitzea.
4
Gizarte-laguntzen kudeaketaren kontrol zorrotza iruzurraren aurka borrokatzen jarraitzeko eta benetako premia duten Muskizko familiei laguntzeko.
5
Osasun-zentro berri moderno eta handiago baten eraikuntza sustatzea, egindako hobekuntzak finkatzeko eta Muskizera espezialitate berriak hurbiltzeko.
6
Prestakuntza eta enplegua sustatzen jarraituko dugu. Plan bat egingo dugu tokiko merkataritza babesteko eta berrasmatzeko baita kaleak dinamizatzeko ere.
7
Institutu berri baten eraikuntza errealitate bihurtuko da. Egungo garaietara egokitutako eraikin eta instalazio berriak izango ditu Muskiz BHI-k.
8
Auzoak eta hiri-berroneratzea izango dira gure lehentasunak: Memerearako sarbideak eta Sopuertarako errepidea eta N634 inguratzeko proiektua.
9
Gazte lokalen sorkuntzan inbertituko dugu, berdintasunean, errespetuan, tolerantzian eta erantzukizunean oinarritutako giza harremanak eta bizikidetza sustatuz.
10
Turismoa sustatzeko plana egingo dugu, gure paisaia- eta ondare-aberastasuna ezagutzera emateko eta nabarmentzeko (Itsaslur, La Arena, El Pobal…).