MURUETA 2019

MURUETAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Julen Karrion


Ohore bat da niretzat gure herriko, Muruetako, alkategai izatea. Horregatik, bihotz bihotzez eskertu nahi ditut nigan sinistu, konfiantza izan eta lagundu nauten pertsona guztiak. Beraiek barik, honelako ezer ez litzateke posible izango.

Julen Karrion

Gaztea naiz, hogei urte ditut. Baina beti pentsatu izan dut bizitzako gauza garrantzitsuek, ez dutela adinez ulertzen, baina bai jarreraz eta lanaz, ez dutela adinik, momentua baino.

Momentua heldu da, aurrera pausua ematekoa. Gure herrian, Muruetan, alkategai izateko momentua. Erronka berri hau, erantzukizunez, poztasunez, zintzotasunez, ilusioz eta konpromisoz hartzen dut, hurbiltasunetik eta apaltasunetik, beti gure auzotarren eta Muruetaren zerbitzurako. Niretzako hainbeste dan eta hainbeste maite dudan herria.

Hau guztia, muruetarrak udaletxera hurbiltzeko baliogarria izatea espero dut, herriko orainean eta etorkizunean kolaboratu eta parte hartzeko. Guztiona dan Murueta hau herri hobea egiteko.

Guk egiten ez badugu inork ez duelako guregatik egingo.

Denok jarri behar dugu zerbait denon artean gauzak errazago eta hobeto egiten direlako. Muruetaren indarra, elkartasuna, lankidetza eta solidaritatea direlako. Gehitzea haztea delako.

Orain ez bada noiz?

Guk ez bada nork?

Gu gara oraina eta etorkizuna.

Murueta herrigintzan prest.

Pertsonak garrantzitsuena garen Muruetan sinesten dogu

TALDEA

  • Julen Karrion Lamikiz
  • Maria Lourdes Arana Basterrechea
  • Maialen Agirre Elesgarai
  • Maria Gemma Badiola Laucariz
  • Benigno Esquibel Asteinza
  • Gorka Bermeosolo Mendia
  • Edurne Zabala Inchausti

EGITASMOA

1
Muruetarron ideiak entzun eta proiektu bakoitzaren bideragarritasuna aztertzen daben Udala gura dogu. Kudeaketa publiko zintzo, zuzen eta eraginkorrakaz.
2
Udaletxe barria martxan jarri, etxebizitza sozialen politikekaz jarraitu eta Hiri-Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) barria landuko dogu.
3
Osasun zentroa barriztu, Herriko tabernagaz batera denda txiki bat martxan jarri eta udal-webgune praktiko eta hurbil bat diseinatuko dogu.
4
Herriko elkarteak bultzatu eta urteko kultur egitaraua egingo dogu. Umeentzako Udako Eskola eta ludoteka urtean zehar antolatuko doguz.
5
Frontoia hobetuko dogu. Herriko sokatira taldea bultzatu eta urtean zehar kirol egitaraua egingo dogu.
6
Tren geltokiaren berrabiatzea bideratuko dogu. Herrian internetagaz arazoak dabezan pertsonak eta etxeak lagunduko doguz.
7
Larrialdi kasuetarako protokolo bat egingo dogu larrialdi zerbitzuekaz batera eta Gurutze Gorriagaz tailerrak antolatuko doguz.
8
Murueta-Busturia bidegorri zatia amaitu eta bidegorri osoan argiteria jartzen bukatuko dogu. Herri bideak ere konpondu eta egokituko doguz.
9
Herriko garbitasuna bermatuko dogu. Gainera, edukiontziak txukun mantendu eta gehiago ipiniko doguz birziklatzeko.
10
Urdaibairen barruan, Murueta indartuko dogu. Dinamitako portua konpondu eta Teileria atsedengune bihurtuko dogu.