1
Legealdi honetan, Udalaren zor guztia kendu dogu. Proiektu estrategiko berriak abiatuko ditugu, zerbitzuen jasangarritasuna arriskuan jarri barik.
2
HAPO-a era parte-hartzailean bultzatuko dogu; eraginkortasun energetikoan 400.000€ inbertituko ditugu eta etxe-alokairutza indartuko dogu, gazteentzako dirulaguntzakaz.
3
Kiroldegia, Legardako pista estalia, Larretako futbol 7 zelaia… egokitu eta Kudeaketa Plan Berezia martxan jarriko dogu.
4
500.000€ inbertituko ditugu auzoetako azpiegiturak mantendu eta hobetzeko; proiektu bereziak ere bultzatuko ditugu (Emerandora Ura eroatea).
5
Udala eta herri ekimena eskutik, euskararen erabilera indartuko dgu. Euskal kulturaren erreferente gara gure elkarteekin egindako elkarlanari esker. Olalde egokituko dogu.
6
Herri solidarioa gara. Pertsona nagusien parte-hartzea eta berdintasuna ezinbestekoak dira. Anbulategi zaharra egokituko dogu gizarte zerbitzuak hobeto kudeatzeko.
7
Lan bila dabilenarentzat Behargintzak formakuntza eskaintzen jarraituko du, gure enpresen beharrizanei adi egonaz. Herriko dendak suspertzen lagunduko dogu.
8
Herri eroso eta segurua gura dogu: Irisgarritasun Plana aurrera eroan eta Udaltzaingoaren hurbiltasuna eta modernizazioa lantzen jarraituko dogu.
9
Mungia parte-hartze prozesuetan erreferentea da eta denon artean egiten dogu. Parte-hartzea eta gardentasuna jorratzen jarraituko dogu.
10
Zelan egingo dogun aldarrikatu gura dogu: gure estiloa, gure modua, entzun-proposatu-adostu da, beti ere interes orokorra defendatuz.