1
‘Mundaka zaindu’ azpiegitura eta eremu publikoak mantentzeko programa da, eta Islakale eta Mallona eraberritze lan zehatz batzuk barneratzen ditu.
2
‘Mundaka zure zerbitzura’ Goiko kalea trafikotik arintzeko bidea egitea, haurreskola berria, edo etxebizitzak eta aparkalekuak eraikitzeko aukera emango digu.
3
Udalaren eta herriko elkarteen artean kultura-eredu parte-hartzailea martxan ipini nahi dugu. Guztion artean berezko marka eratuko dugu.
4
Jubilatuen-etxea birmoldatuko dugu eta berariazko lan-mahai bat antolatu dugu gure nagusien iritziak aldizka jasotzeko.
5
Gazteleku eta ludotekaren bitartez, gazteentzako ekintzak antolatuko ditugu eta ikasketa gela urte osoan irekita izango dugu.
6
Euskara Bizibarritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatuko dugu, ikastaroak diruz laguntzen eta bestelako ekintzak antolatuz hizkuntza sustatze aldera.
7
Herriko kirol elkarteekin elkarlanean arituko gara kirol jarduera berriak eskaintzeko edo Bermeoko kiroldegiaren erabilera diruz laguntzeko.
8
Argiak aldatu, garbitasun eta birziklatzeari buruzko sentsibilizazio-kanpainak burutu, eta ingurugiroa errespetatzeko jarduerak martxan ipiniko ditugu.
9
Mundakako Berdintasun Plana onartu eta gero, jarraipen batzorde bat antolatuko dugu. Giza politikak, Mankomunitatearekin elkarlanean kudeatuko ditugu.