MORGA 2019

MORGAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Teresa Artetxe


Ondo ezagutzen nauzue; Mª Tere Artetxe naz, zuen alkatea. Orain dala lau urte ilusino handiagaz eta gogotsu aurkeztu nintzan EAJ-PNVren izenean Morgako alkate izateko.

Maria Teresa Artetxe

Beldur apur bategaz bere bai, jakina, Morgaren beharrei emoteko orduan zuen aurreikuspenei erantzuteko gai izateko helburu argiagaz. Nire aldetik, argi baino argiago neukan ahalegin guztiak egingo nebazala bide egokitik joateko eta, zelan ez, behar besteko ateak joko nebazala erantzunak eta emoitzak lortzeko. Lan egiteko prest nengoan eta nago, nire buru, bihotz eta adimen osoagaz, Morgarentzat eta Morgaren alde emonaz.

Orain, lau urte horreek igaro dira eta barriro aurkezten naz EAJ-PNVren alkategai gisa, barriro be, lan, lan eta lan egiteko eta, orduan bezala, Morgarentzat eta Morgaren alde. Ilusino handiagoagaz, gogo handiagoakaz, eskarmentu apur bat gehiagoagaz eta apaltasun osoz, zuek ondo baderitzozue, zuen alkate izanez, Morga bultzatzen jarraitzeko.

Morgako EAJ-PNVren lantaldeak konpromiso finkoa hartu dau, erantzukizunez eta gardentasunez lan egiteko. Eta, jakina, hurbiltasunez, zintzotasunez eta bihotz osoa jarriz. Oinak lurrean tinko eta burua argi, zalantzarik ez daukat gauzak ondo urtengo jakuzala.

Herritar guztiontzako bizitza kalidadea eta aukerak

TALDEA

  • Maria Teresa Artetxe Barrena
  • Ana Rosa Olea Zorroza
  • Maria Uriarte Guezuraga
  • Aizpea Uribe Madariaga
  • Igor Orbe Gangoiti
  • Daniel Abaunza Aguirrezabal
  • Juan Luis Arrien Otazua

EGITASMOA

1
Zerbitzu hurbilak eta adin guztietako herritarrentzat.
2
Emoten doguzan prestazioak hobetuko doguz eta barriak eskainiko doguz.
3
Benetako bardintasuna helburu transbertsal gisa.
4
Auzoetarako sarbide hobeak.
5
Ur eta saneamendu sareak hobetzeko lanak.
6
Harremanak ahalbidetzeko guneak sortzea.
7
Morga herritarren parte hartzearen bidez bultzatzea.
8
Hazkunde iraunkor eta jasangarriaren alde egitea.
9
Euskerea, euskal kultura eta gure herriko kultura sustatzea.
10
Pertsonen alde egitea, beren errealidadearen alde, beren beharren alde.