MEÑAKA 2019

MEÑAKAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Paz Txertudi


Meñakarekin daukadan harremana txikitatik datorkit. Hemen bizi izan naiz luzaro eta herri eder honetako parte sentitzen naiz, nire bizitzaren hainbat etapa bizi izan dituelarik. Alkategai izateko erabakia ilusio handiz hartu dut eta, batez ere, erantzukizun osoz.

Maria Paz Txertudi

Elkarrizketarako bide bat zabaldu nahiko nuke,gure herrikideek behar dituzten hobekuntzak egin ahal izateko, apaltasun osoz lan eginez. Entzuten jakinez eta planteatuko zaizkigun proposamen eta beharrak ondo ulertuz. Urratsez urrats, Meñaka hobetzen jakinez. Argi izanik denon asmoak betetzea oso helburu zaila dela, baina ahalegina egingo dut hemen bizi garen pertsonak erosoago bizi gaitezen, gure herriarekin identifikatuago sentitu gaitezen.

Meñaka integratzailea dut amets, elkarren artean errespetuzko tratua izan dezagun, denok berdinak garelako. Ahaleginak egingo ditut helburu hori lortzera begira. Gure orainaren alde egin nahi dut, gure etorkizunaren alde.

Meñakaren bizi kalitatea bermatuko dogu geure izakera galdu barik

TALDEA

  • Maria Paz Txertudi Llona
  • Mercedes Llona Lequerica
  • Asier Madariaga Gangoiti
  • Maria Rita Aguirre Berecibar
  • Jose Antonio Goicolea Aurrecoechea
  • Jose Antonio Aguirre Altonaga
  • Karmele Berriozabal Boveda

EGITASMOA

1
Gure herriko ekonomia suspertuteko, bertoko produktuak, esplotazinoak eta negozioak sustatuko doguz eta, era berean, bertoko enplegue.
2
Oinarrizko zerbitzuak hobetuko doguz: hondakinen gestinoa, ur lohien saneamendua, argiteria eta espazio publikoen mantenimendua.
3
Energia berriztagarrien erabilera areagotzeko infraestrukturak ekartearen alde egingo dogu. Telekomunikazioak hobetutea ezinbestekoa dala uste dogu.
4
Ongizatea eta bizi kalitatea bermatuko doguz, gizarte zerbitzuen sarea indartuz eta eskualdeko beste herri batzuekaz alkarlanean.
5
Meñakako errepideko bide-segurtasuna eta garraio sistema hobetu gure dogu, udalerria Bizkaibusen geltoki garrantzitsuenakaz lotuteko.
6
Auzo Batzarrak eratuko doguz udal gobernua gure auzokideei gerturatzeko eta holan eurek bere Udaleko kudeaketan parte hartu dagien.
7
Herriko eremu guztietan eta herritarren arlo guztietan euskeraren erabilera bultzatu gura dogu. Euskeraren Erabilera Plana egingo dogu.
8
Haurreskolaren aldeko apostua egiten dogu. Gainera, herriko umeek behar daben ludoteka egokitu eta kanpoko aisialdi guneak hobetzen ahaleginduko gara.
9
Gazterie protagonista nahi dogu. Prozesu parte-hartzaile baten bitartez jasoten doguzan iradokizunei, ahal dogun neurrian, erantzuna emongo diegu.
10
Emakumen eta gizonen arteko benetako bardintasunaren lorpenean aurrera egin gure dogu. Bardintasun udal ordenantza propioa eratuko geunke.