1
Zuzenko komunikazio eraginkorraren aldeko apustua indartu eta Maruri-Jatabe, guztion parte hartzearen bitartez eraikitzea ahalbideratuko dugu.
2
Eskualdeko Enplegu Plana da gure ardatz nagusia. Ekintzailetza proiektuetan eta enplegua errazten duten ekimenetan, lankidetza eskainiko dugu.
3
Pertsonak, berdintasuna, eta elkartasuna izango dira gure konpromisoak eta gure gizarte politikaren lehentasunak.
4
Ertzaintzarekin lankidetzan, gure auzoetako zaintza lanak eta segurtasuna bermatzeko aurrera pausuak ematen ahaleginduko gara.
5
Hurrengo agintaldian, Maruri-Jatabeko etorkizuneko hirigintza-plangintza zehazteko eta kudeatzeko erronka izango dugu.
6
Eskualdeko herriekin batera, beharrean jarraituko dugu Udal Gaztedi barruan, formazio jarduerak martxan jarriz eta praktika ordainduak eskainiz.
7
Euskararen presentzia eta erabilera udalerriko aisialdiko jarduera kulturaletan, benetakoa izaten jarraitzeko egingo dugu lan.
8
Gaur egun dauzkagun instalazioak eta baliabideak hobetu eta optimizatuko ditugu, herritarrentzat kirola egiteko eta elkar ezagutzeko guneak sortzeko.
9
Herritarrak kontzientziatzen eta sentsibilizazioa lantzen jarraituko dugu.Gure herriaren xarma, ezagutarazi eta balorean jarriko dugu, dagozkion azpiegiturak sortuz.
10
Parajeko konpromiso handia daukagu, auzoetako egunez eguneko beharrei erantzuten jarraitzeko.