MARKINA-XEMEIN 2019

MARKINA-XEMEINKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Luis Maria Egurrola


Luis Egurrola Arakistain naz eta EAJ-PNVk Markina-Xemeingo alkategai izateko aukeratu nau, datorren maiatzaren 26an egingo diren udal-hauteskundeetarako.

Luis Maria Egurrola

Ohore handia izatearekin batera, erantzukizun itzela ere bada niretzat, baina ilusio handiz eta lanerako gogoz onartu dot erronka hau.

Parte-hartzailea, eraginkorra, gardena eta hurrekoa, horrela ulertzen dot nik politika eta horrek izango dira nire gidariak ibilbide zoragarri honetan. Markina-Xemein danon herria eta danontzako herria izatea gura dot eta horren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dot.

Markina-Xemein danontzako!

TALDEA

  • Luis Maria Egurrola Arakistain
  • Alexander Aretxabaleta Egia
  • Lander Fernandez Guenetxea
  • Amaya Maria Larrañaga Ugarte
  • Idoya Arrieta Arregui
  • Luis Maria Malaxechebarria Elordi
  • Irune Duralde Muguruza
  • Ibrahima Ndiaye Sima
  • Asier Urruzuno Blazquez
  • Maria Begoña Zelaia Guenaga
  • Jose Ansola Kareaga

EGITASMOA

1
Plan Orokorra garatuko dogu, Markina-Xemein eta Etxebarria arteko saihesbidearen proiektua lehenbailehen gauzatzea bultzatuko dogu eta bidegorri sare bat abiaraziko dogu.
2
Industria-proiektuak herrira erakartzeko plana landuko dogu, kalitatezko lanpostuen sorrera bultzatuz eta gazteak lan-mundura sartzeko bideak erraztuz.
3
Landa garapena bultzatzeko egitasmo integrala egingo dogu baserriko jarduna maila guztietan balioan jarriz.
4
Herriko denden jarduna babestuko dogu eta herriari egiten deutseen ekarpenaren garrantzia azpimarratuko dogu.
5
Kultur-gune barri bat egiteko proiektua garatuko dogu, Uhagon gunearen osagarri izango dana. Euskararen erabilera eta kalitatea sustatuko doguz herriko kultur talde eta eragileekin batera.
6
Umeentzako eremuak egokituko doguz eta gazteentzako mota desberdinetako jardueren antolaketa eta Gazteleku proiektua bultzatuko doguz.
7
Adineko herritarren bizi kalitatea bermatuko dogu, aisialdirako ekintzen antolaketarekin eta San Roke egoitzaren egokitzapen eta handitzearekin.
8
Alokairuko babes ofizialeko etxebizitzak bultzatuko doguz eta hutsik dagozan etxebizitzen erabilpena sustatzeko kanpaina egingo dogu.
9
Herritar danon ongizatea bermatzeko neurriak hartuko doguz arlo desberdinetan (irisgarritasuna, berdintasuna, hondakinen kudeaketa…).
10
Herriaren ahalmen turistikoa garatzeko proiektua landuko dogu eta Santiago bideko erromesei zuzendutako ekimenen sustapena.