LOIU 2019

LOIUKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Josu Andoni Begoña


Josu Andoni Begoñak, Loiuko auzokidea eta alkatea denak, 42 urte ditu. Magisteritza ikasketak burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean eta, era berean, Zuzenbideko 4. mailara arteko ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean.

Josu Andoni Begoña

Loiun lanean buru-belarri aritu aurretik, irakaslea izan zen 14 urtetan zehar Andrés Urdaneta ikastetxe ezagunean. Alkatea da 2015. urtetik.

Eremu pertsonalean, kirolzale amorratua da arlo guztietan. Txirrindulari ohia, eskubaloiko jokalari eta entrenatzaile ohia, aspaldian mendi ibilbide, lasterketa eta trail-ak egiten ditu. Loiuko naturarekin bat egitea atsegin du, indarrak hartzeko edota era ezberdinetako musika entzuten. Gogokoa du ere herriko inguruetatik ibiltzea, auzokideekin zuzeneko harremana izateko eta bai Udalari bai eguneroko bizitzari dagozkion gauzei buruz hitz egitea. Loiuko mendi eta bideetan zehar korrika egitea gustukoa du, bai arratsaldez zein gauez.

Sare sozialen eta blog-en zalea ere bada, Facebook, Twitter eta Instagram erabiltzen ditu eta orotara 12.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Oso gogotsu aritzen da Udalak martxan dituen proiektuak bere blogean azaltzen www.josuandoni.eus. Bere hitzetan, “oso aurkikuntza handia da, herrian zer gertatzen den azaldu eta elkarbanatu ahal izateko aukera mugagabeak eskaintzen dituena. Gardentasunaren alde egiten dut eta hau modu edo bide bat da, gure auzokideei zuzendutako leiho irekia bilakatuz”. Astero blog-a eguneratzen saiatzen da, sare sozialetan dituen beste profilen edukiekin uztartuz.

Loiuko herriaren eskubide eta interesen alde beti lanean

TALDEA

  • Josu Andoni Begoña Fdez.de Arroiabe
  • Idoia Bilbao Diez
  • Joseba Aresti Llona
  • Ainhoa Tubet Solaun
  • Asier Bilbao Aurrekoetxea
  • Mari Jose Mentxaka Mentxaka
  • Pedro Mari Arriaga Urrutikoetxea
  • Begoña Ayo Isuskiza
  • Juana Mari Dobaran Urteaga
  • Jose Dominguez Da Silva
  • Izaskun Llona Bidaurrazaga

EGITASMOA

1
Garraioari bultzada berri bat eman Loiun, gure auzokideen hoberako, bizkaiko foru aldundiarekin batera zuzeneko koordinazioa dugularik.
2
Etxebizitza Plana garatu Ariztondo-Txiline eremuan, babes ofizialeko 50 etxebizitzetako bloke bat eraikiz.
3
Udal igerilekuetarako proiektu bat garatu, Loiuko gazte eta familiei zuzendua, gure auzokideen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.
4
Antzokia eraiki eta Gaztegunea berriztatu. Kirol eskaintza handitu gimnasioa, rokodromoa, kalistenia eta Pump Track-aren eraikuntzarekin.
5
Arreta bulegoa zabaldu Larrondon eta udal egoitzak egokitu. jolas parkea estali, txakurgune bat sortu eta belar artifizialeko zelaia egin.
6
Euskararen eta berdintasunaren aldeko apustua, euskaltegi berriaren egoitza sustatuz eta loiuko Emakumeen elkartearen sorreran lagunduz.
7
Zirkulazio-jarioa hobetu errotonda baten bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiari udal batzak adostutako saihesbidea eraikitzeko eskaera luzatu.
8
Zorrik gabeko Udala izaten jarraitu arlo ekonomikoari dagokionez, eta aireportutik diru-sarrera iturri garrantzitsua izatea lortzeko ahaleginak egin. Administrazio elektronikoa ezarri, Loiu eguneratzeko asmoz.
9
Proiektu berritzaileen alde egin lanbagezia-tasak gutxitzen jarraitu dezan. Loiuko Elkarteak ekonomikoki zein logistikoki laguntzen jarraitu.
10
Gure auzo guztietan inbertitu: argi puntu berriak, asfaltatzea, saneamendua, birziklatzea, irisgarritasun bide berriak, txakurrentzako gune berriak (txakurgunea)…