LEZAMA 2019

LEZAMAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jon Ander Aurrekoetxea


Inoiz baino ilusino handiagoagaz arukezten naz barriro lezamar guztientzat lanean jarraitzeko hurrengo lau urteetan be.

Jon Ander Aurrekoetxea

Espero dot aro barri honetan gure proiektua garatzen segitzea: apaltasunez, zintzotasunez, alkarrizketearen bidez, tolerantziaz eta lanaz, baita gure herritarren gertutasunaz be. Horreek dira eguneroko lanean ardatz izango dodazan balioak. Hori guztia helburu bakar bategaz: Lezama hobea lortzea.

Lezamaren alde, zugaz batera lan egiten jarraitu gura dogu

TALDEA

  • Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe
  • Jokin Batiz Lejarza
  • Irene Zuluaga Zamalloa
  • Iker Gisasola Marrodan
  • Ainara Etxeandia Dañobeitia
  • Igor Serrano Arteaga
  • Olaia Aurtenetxe Saez
  • Josu Artetxe Fernandez
  • Oscar Benegas Dañobeitia
  • Lorena Argatxa Valle
  • Leire Atxutegi Zabala

EGITASMOA

1
Lezamako bide zaharra lehengoratu eta bultzatu gura dogu, Bilbo Txorierrigaz batuko dauan bide berdea sortzeko.
2
Herriguneetan LED argiak aldatzen jarraitu gura dogu. Adineko pertsonentzat edo beharrizan bereziak daukiezenentzat garraio zerbitzua diruz laguntzeko aukerea aztertuko dogu.
3
Beharrezkotzat jotzen dogu gizarte-laguntzen sistema hobetzea. Horretarako, Mankomunitateagaz batera, kudeaketa modua hobetu gurako geunke.
4
Udal lokalak egokitu gura doguz txikienen eta euren familien astialdirako. Dagoaneko daukaguzan umeentzako jolas-espazio batzuk estaldu gurako geunkez.
5
Gure eguneroko hartu-emonetan euskerearen erabilerea sustatzen eta bultzatzen jarraitu gurako geunke.
6
Gangurenen BTT ziurkuitua sortuko dogu eta, ibilbide eta bidezidorren sarea handitu gurako geunke.
7
Herrigunean antzemandako puntu baltzak kentzea, gune batzuk oinezkoentzat jartzea eta inguru batzuetarako sarbidea egokitu.
8
Adinekoen zahartze aktiboa sustatu eta erraztu gurako geunke, ‘Mugi Txorierri bezalako ekimenak bultzatuz.
9
Lezama eta bere ekoizpen sektore ezberdinak ezagutzera emoten daben ekimenen alde egiten jarraituko dogu (ostalaritza, enpresak instalatzeko potentzialitatea, txakolina bezalako bertako produktuak, gure paisaia edo herriko dendak).
10
Mankomunitateagaz alkarlanean emakumeen Berdintasunerako Plan barria garatzeko jarduerak bultzatu, sustatu eta zabaltzen jarraitu gura dogu.