LEMOIZ 2019

LEMOIZKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Iñaki Alonso


Iñaki Alonso Martin naiz. Gustatuko litzaidake, gure herriko biztanle guztientzat, soilik Iñaki izaten jarraitzea, beti bezala.

Iñaki Alonso

Lerro hauen bitartez, EAJ-PNV taldeak Lemoizko Alkatetzarako izango duen hautagai gisa jartzen naiz zurekin harremanetan. Pertsona gaztea naiz, hurbilekoa; auzokideen eta herriaren bizitzan parte hartzen dut, gaitasuna daukat eta arduratsua naiz. Lemoiz hobetzeko gogoa eta ilusioa daukat. Aldi berean berria eta kontinuista den proposamena aurkezten dizut; aurpegi berriak ditu, bai eta dagoeneko ezagunak diren beste batzuk ere. Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen ditu, baina, batez ere, konpromiso sendoa hartzen dut Lemoizen alde. Programa eta proiektu berrituak ditugu, ilusioa pizten dutenak, guztion artean Lemoiz parte-hartzaileagoa, irekiagoa, eraikitzeko. Horregatik guztiagatik eman nahi diet ahotsa lemoiztar guztiei.

Lemoiz parte-hartzaile eta hurbilago baten alde

TALDEA

  • Iñaki Alonso Martin
  • Asuncion Salazar Zabala
  • Antxon Abaroa Egurrola
  • Matilde Lineo Revuelta
  • Alberto Domingo Vazquez
  • Naia Ouro Artegui
  • Izaskun Irusta Arruti
  • Jose Francisco Elortegui Villalabeitia
  • Jagoba Madariaga Gaubeka

EGITASMOA

1
Portubidea kaleko (Kofradia barne) trafikoa eta oinezkoentzako bideak berrantolatzeko proiektua idatz dadin eskatuko dugu.
2
Armintzan aparkaleku gehiago sortuko ditugu, Armintzekalden aparkaleku bat eraikita.
3
Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, Bizkaibuseko Mungia-Plentzia linea luzatu dadin sustatuko dugu, Armintzan sar dadin.
4
Hezkuntza-instalazioak berrantolatuko ditugu in situ sukalde bat jarrita, zero kilometroko produktuak erabiliz; hartara, janari osasungarria sustatuko dugu txikienen artean.
5
Hiri antolamenduko plan orokorra landuko dugu, etorkizuneko Lemoiz diseinatzeko, handitze antolatua eta irisgarritasuna hobetzeko xedez.
6
Euskararen erabilera babestuko dugu. Kirolaren arloan, Urizarren paddle-pista estali bat eraikitzea aztertuko dugu. Emakumezkoen kirola bultzatuko dugu.
7
Andrakan espaloi berria egingo dugu, probalekuraino. Andrakako probalekua estaltzea aztertuko dugu, herri kirolen aldeko apustu tinkoa egiteko.
8
Herritarrekiko zintzotasuna, gardentasuna, zuzentasuna eta hurbiltasuna izango dira gure izaeraren ezaugarriak aurrerantzean ere. Kudeaketa ireki eta irisgarriaren alde egiten dugu.
9
Armintzara zuntz optikoa heltzea bultzatuko dugu. Asfaltatzea, saneamendu eta uraren hornikuntza sareak hobetzeko lan egingo dugu.
10
Lemoizek udalerri solidarioa izan behar du, eta laguntza, berdintasun eta babeserako politikak abiarazi behar ditu, kolektibo babesgabeenei begira.