Iñigo Zuloaga naz, EAJ-PNVk Lemoako alkatetzarako aurkezten dauan hautagaia. Hauteskundeen bezperan gagozala, ilusinoa da nire aldartea ondoen deskribetan dauan berba; Lemoa hobetzeko eta aurrera egiteko ilusinoa.
Esaera zahar batek dino “errudunak bilatzeak konponbideak aurkitzea eragozten dauala” eta zortzi urte daroaguz geldituta, ekimenik barik, ongizatea edo enplegua bizibarritzeko asmorik barik, beti erruak inori egotziaz.
Indargune eta aukera asko daukaguz eta ez geunkez eskapetan itzi behar. Gure kokapenak eta gure komunikazinoek, EAJ-PNVk eguneroko gauzetan eragina daben kontuak kudeatzeko daukan gaitasunak, erakunde eta talde politiko ezbardinen artean akordioak bilatzeko daukagun gaitasunak egoera onera eroan ahal gaitue, danon artean herri bikaina egin daigun.
Gure herriaren iraganak, iragan industrialak eta aurrekoak, gure baliabideak errespetu osoz baiatzen zanekoak, gure herria eraldatzeko erantzunak emongo deuskuez, etorkizunari begiratu gura deutson herria, danontzako aukerak eskaini nahi dituena.
Herri bikaina gura dogulako