LEIOA 2019

LEIOAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Iban Rodriguez


Gaztetatik, amets egin dut, beti, euskaraz bizi eta sentitzea posible den herri batean, sentsibilitate guztiekin bizikidetzan.

Iban Rodriguez

Gure hizkuntzarekiko konpromiso horrek eraman ninduen, apurka, nire udalerriaren aldeko lanean, gero eta gehiago ematen, Leioa ere guzti guztiok sartzen garen hiria izan dadin.

Nire familiarentzat nahi dudan ongizate berbera da leioaztar guztientzat lortu nahiko nukeena.

Leioako auzo batean hazi naiz eta gure udalerriarekin maiteminduta nago. Umiltasuna, entzute aktiboa eta lana izan dira beti nire oinarriak, eta hala izaten jarraituko dute zuen konfiantza ematen badidazue.

Ilusioz bizi dut amets hau nire talde osoarekin batera. Leioakoak gara, Leioa sentitzen dugu eta bizi dugu.

Leioan bizi garen guztion bizi kalitatea bermatu eta hobetu nahi dugu, inor atzean utzi gabe

TALDEA

  • Iban Rodriguez Etxebarria
  • Estibaliz Bilbao Larrondo
  • Arantza Diaz De Jungitu Tudanka
  • Javier Atxa Arrizabalaga
  • Xabier Losantos Omar
  • Mikel Abascal Somocueto
  • Marta Alvarez Oiarbide
  • Ugaitz Zabala Gomez
  • Julen Capetillo Aranburu
  • Maialen Gonzalez Puertas
  • Aitor Martinez Urrejolamenoyo
  • Iker Kamiruaga Goikoetxea
  • Cristina Campo Monterrubio
  • Olatz Bilbao Fernandez
  • Valentin Otxoa Hornillos
  • Julen Calvo Prado
  • Mari Carmen Etxebarria Basañez
  • Josu Aspiazu Nuñez
  • Edurne Bilbao Aio
  • Garbiñe Urrutikoetxea Tome
  • Aitor Merino Rekalde

EGITASMOA

1
Gure herritarren bizi kalitatea hobetuko dugu, bizitzeko atsegina den hirian, baliabide eta aukeraz beterikoa.
2
Hezkuntza arloan aurrera egingo dugu institutua hirigunean eraikiz eta osasun zentroa Leioaren beharretara egokituko dugu, inor atzean utzi gabe.
3
Ohitura osasungarriak dituen Leioaren alde egingo dugu, leku batetik bestera mugitzeko aukera izanik autoa erabili beharrik gabe, eta horrela, pertsonak izango dira jarduera ororen erdigune.
4
Auzoen berrikuntza sustatuko dugu garapen berriei esker eta etxebizitza eskuragarriaren aldeko apustua indartuko dugu gazteek Leioan bizitzeko aukera izaten jarrai dezaten.
5
Kiroldegi berriaren eskaerari erantzungo diogu, errealitate izango dena hurrengo agintaldian, eta kirola aire librean praktikatzeko guneak prestatuko ditugu.
6
Kalitatezko kultura eskaintza berrindartuko dugu eta auzoetara hurbildu, euskal kultura eta euskararen aldeko apustuarekin jarraituz.
7
Berrikuntza, ekintzailetza eta enpresa sustapena bideratuko ditugu hiri- eta teknologia-garapen berriei esker.
8
Tokiko merkataritza sustatuko dugu gure merkataritzaren onerako izango diren ekimenak aktibatuz.
9
Gardentasun, partaidetza eta lankidetzaren printzipio bazterrezinetan oinarritutako gobernu ereduarekin lanean jarraituko dugu.
10
Ekonomiaren kudeaketan, kalitatea, efizientzia eta erantzukizuna izango dira gure lehentasuna. Zorroztasun gorena eta bermerik onena.