Herriko alkategaia izatea ez da erabaki erraza. Are gehiago zure bizitokia denean, dena eman dizun herria denean, zure familiaren herria, zure lagunen herria.
Nire kasuan, ondo pentsatu dudan erabakia izan da eta erantzukizun osoz hartu dut. Denak ezagutzen ditugu, aitite eta amamak eta txikienak.
Erronka pertsonala izango da. Jakin dakit ez dela erraza izango, baina nire asmoa da ahalik eta ondoen egitea. Nire herriagatik eta nire familiagatik egin nahi dut, gehien maite ditudanak direlako. Izan ere, Laukiz ere nire familia da eta onena nahi dut laukiztar guztientzat.
Benetan diotsuet ilusio osoa jarri dudala proiektu honetan eta espero dut egunez egun gauzak gero eta hobeto egin ahal izatea. NIgan jarri diren aurreikuspenak betetzea espero dut, ohore handia izango delako Laukizko alkatea izatea.
Pertsonen neurrira diseinatutako Laukiz bat egitea da gure erronka