LANESTOSA 2019

LANESTOSAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Martín Crespo


Lanestosan jaio nintzen duela 48 urte eta hiribildu hau ez nuke ezergatik aldatuko.

Martín Crespo

Ezkonduta nago eta alaba baten eta seme baten aita naiz. Abeltzaina naiz lanbidez eta gaztea nintzenean pala jokalaria eta Los Arcos-eko dantzaria izan nintzen, nire aitarengandik eta haren aitarengandik jaso nuen ohiturarekin jarraituz.

Beti pentsatu izan dut lan handia eginez eta borondatearekin hiribildu honetako herritarrentzako etorkizun oparoa lortuko dugula. Talde bat gara eta hori da gure konpromisoa.

Elkarlanari ekingo diogu Lanestosako Hiribildua hobetzeko

TALDEA

  • Martín Crespo Pellón
  • Belen Fernández Ranero
  • Estitxu Latatu Martín
  • Nagore Barreras Eskauriaza
  • José Ignacio González Edesa
  • Javier Bringas López
  • Arrate Izquierdo Tejera

EGITASMOA

1
Kuartel zaharra eraberritzeko lanak amaituko ditugu bertan Kultur Etxea martxan jartzeko eta elkarte, adineko eta gazteentzako guneak kokatzeko.
2
Industrialde txiki bat egingo dugu enpresa txikiak ezartzeko erraztasunak emanez lanpostuak sortzen laguntzeko eta garapen ekonomiko handiagoa ahalbidetzeko.
3
Gobernu Zentralari eskatuko diogu N-629 errepidean abiaduraren kontrol handiagoa egin dezala herriko sarreran eta irteeran.
4
URAri eskatuko diogu Kalera ibilguaren berrikusketa orokorra egin dezala eta behar besteko lanak egin ditzala egoera txarrean dauden ezpondak trinkotzeko.
5
Formularik egokiena bilatuko dugu udalerri osoan Internet eta WifiSareak ezartzera begira.
6
Taxi zerbitzu berezia jarriko dugu Bizkaibusek zerbitzua ematen ez duen kasuetarako.
7
Orain arte bezala kultur jarduerak, ekimen gastronomikoak herriko jaiak eta kirol ekitaldiak babesten jarraituko dugu eta gazteak inplikatzeko beste jarduera batzuk bideratuko ditugu.