KORTEZUBI 2019

KORTEZUBIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Miren Karmele Enbeita


Miren Karmele Enbeita

Esperientzia, kudeatzeko gaitasuna, hurbiltasuna eta lana

TALDEA

  • Miren Karmele Enbeita Ozamiz
  • Jose Antonio Goiriena Arrate
  • Eneritz Ozamiz Monasterio
  • Lander De Bilbao Alcantara
  • Maria Nieves Alvarez Fuentefria
  • Ainhoa Echevarria Uribe
  • Debra Marie Chertudi Sliman

EGITASMOA

1
Gobernu praktika onak erabiliko ditugu, gardentasuna oinarritzat hartuta. Zerbitzu publiko eraginkorra eskainiko dogu eskura ditugun baliabideak erabiliz.
2
Enplegu eta Turismo eskualde planetan parte hartuko dugu eta Gernikako Ibarreko eta Muxikako industrialdeei garapena emongo deutsagu.
3
Energiaren udal gestioa optimizatu eta Busturialdeko Hondakinen Mankomunitatearen barne, zaborren kudeaketa hobetzeko lan egingo dugu.
4
HAPOa bideratu, herri bideen eta udal instalazioen mantenimendu eta egokitzapena egin, eta udal azpiegituren digitalizazioa burutuko dugu.
5
Umeen arteko harreman egokiak sortzeko jarduerak antolatuko ditugu. Urremendirekin lankidetzan, gazteei zuzendutako politikak bultzatuko dira.
6
Gure nagusien eta behar duten familien bizi kalitatea bermatu, zahartze aktiboa indartu, eta berdintasunaren alde lan egingo dugu.
7
Kirola dinamizatzeko jarduerak antolatuko ditugu ume, gazte eta familientzako ekintzak babestuz, eta agenda bateratu bat lantzen jarraituko dugu.
8
Herritarren zerbitzura dauden lekuak zainduko dira, hauen erabilera arduratsu eta egokia bultzatuz. Energia kudeaketa egokia zainduko da.
9
Euskararen erabilera administrazio esparru guztietan erabiltzen jarraituko da. Gure hizkuntzaren normalizazioaren alde lan egiten jarraituko dugu.
10
Elkarbizitzaren helburua herritarren arteko harreman egokiak bultzatzea da. Kontutan izango ditugu herritarren aldetik iristen diren iradokizunak.