Julián Isuskiza Allende naiz, Karrantzako EAJ-PNVren alkategaia. Mugiarazten nau Karrantzarentzat etorkizun hobea eraikitzen laguntzeko ilusioak, sorterri dudan bailara honen etorkizun hobea eraiki ahal izateko.
Herri honen aginpidea indarrez, lanarekin eta ekimenez eskuratzeko prest nago, hori delako, nire ustez kudeaketa lan onerako gako nagusia.
Karrantza ‘izatea’ da bertako guztiok barruan daramagun balorea. ‘Izate’ hori ere bada Alkatetza lortzeko borrokaren arrazoia.
Gizarte zerbitzuak edo azpiegiturak hobetzeko; kirol jarduerak zabaltzeko, haurreskolaren zerbitzua eta osasun eskaintza handitzeko; gure herriko ekonomia biziberritzeko; abeltzaintza sustatzeko…
Azken finean, bailarako herritar guztien bizitza kalitatea hobetzeko lana egiteko momentua da. Orain, inoiz baino gehiago, Karrantza ‘izateko’ ordua da.
Lana, etorkizun sena eta herri-zerbitzu bokazioa