Aroa González Uriarte naiz, EAJ-PNVk Izurtzako alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia, eta konbentzituta nago udalerri hau kudeatzeko gaitasuna daukagula.
Ilusioz beteta, lan egiteko gogo handiekin eta erantzukizunez eta arduraz ekinez, gure herriak horren beharrezko dituen proiektuak jarriko ditugu martxan eta gure herrikideen beharrei erantzuteko ahalegina egingo dugu.
Urteak daramatzagu ikusten eta sufritzen Izurtzako arazoak kudeatu eta konpondu ezinik dabiltzala.
Ideiarik ez duen eta gure Udala kudeatzeko gaitasunik ez duen gobernu honen aurrean, EAJ-PNVren aldetik eta zuen laguntzarekin, gauzak bestela egiteko plana daukagu. Ikusiko duzue denon artean gure herria biziberritzeko gai izango garela.
Izurtzaren alde egiteko aukerarik onena daukagu