Berriro ere Iurretako Alkatetzarako aurkezten naiz lehenengo aldian baino ilusio eta gogo handiagoarekin, ikusten dudalako lan, dedikazio eta daukadan pertsona talde handiarekin urte hauetan zehar planteatutako ametsak eta erronkak errealitate bihurtu ahal izan ditugula.
Hori da Iurretarako ikusten dudan etorkizuna: hazten jarraitzeko amesten jarraitzea. Gure gaurko ametsak, biharko erronkak izan behar dira.
Aldi berean, oso pozik nago orain arte egin dugunarekin, baina gehiago hori lortu dugun moduaz: auzokideei entzunez, elkarteekin hitz eginez, kaleetatik eta auzoetatik ibiliz, enpresen beharrak ikusiz eta gainerako talde politikoekin gure proiektuak partekatzeko negoziatuz.
Udal politika modu horretan bakarrik ulertzen dut: elkarrizketaz, errespetuz, gardentasunez eta zintzotasunez, eta egunero egiten saiatzen naiz.
Pertsonen premiei erantzuteko proiektua partekatzen dugu