Legealdi berrira begira, alkatetzan sendotutako esperientziarekin, taldean aldaketa batzuekin eta erronka berriek eskatzen duten ilusio eta lanerako gogoarekin aurkezten naiz berriro.
Udala kudeatzeko eta herrigintzan jarduteko gure moduak ezagutzen dituzue gehienok: lehena, entzutea eta behar izanak ezagutzea; bigarrena, gure iritzia argi adierazi, ezetz esan behar denean ere zintzo esanez; hirugarrena, oinak lurrean ditugula proposamenak egitea; eta, laugarrena; etengabeko lanarekin esandakoa betetzea. Horiexek dira gure egiteko eraren ezaugarriak. Guk eredu hori dugu eskaintzeko oraingoan ere.
Horretarako lan talde konprometitua behar dut nire ondoan eta hori lortu dudala argi daukat, herrigintza zer den ondo dakitenak, herrigintzan arlo askotan bizi guztian lanean dagoen jendea, oraingoan ere prest Ispasterren alde lan egiteko eta nire lehen eskerrak eurei ibilbide honetan nire ondoan izatearren.
Ispaster bikain baten alde lan egingo dugu