1
Ekonomia eta kalitatezko enplegua bultzatuko da. Babes ekonomikoa (laguntzak) eta juridikoa (lizentziak, baimenak) negozio eta ekimen berrietarako.
2
Nagusiek beren esparru propioa behar dute eta informazioa eta laguntzak era indibidualizatuan jaso behar dituzte paperak betetzeko orduan.
3
Gazteek beren bizitza herrian garatu dezaten lana eta etxebizitza arloetan neurri zehatzak hartuko dira. Hala nola, behin beharrizanak aztertuta, Etxebizitza Sozialen II. Plana.
4
Aurrekontuetan mantentze lanetarako partida aurreikusiko da urtero. Behin beharrizanak aztertuta, jarduera berriak egingo dira herrikideen parte hartzearekin.
5
Auzoetako nortasuna errespetatuko da eta, auzokideen laguntzarekin, egin beharreko jarduerak lehenetsiko dira.
6
Hondartzak eta kanpina motore ekonomiko bilakatu behar ditugu, elementu bakoitza aztertuko da helburuak eta beharrizanak lehenetsiz.
7
Beste erakunde batzuekin elkarlanean, argitalpen bat editatu eta zabaldu nahi da herria ‘Turismo korridoretan’ integratuz eta sektorearekin bezeroak erakartzeko jarduerak sortuz.
8
Kultura, kirola eta aisiarekin daukagun konpromisoa berretsi nahi dugu. Gure ondarea bizirik mantentzen duten elkarte eta taldeekin elkarlanean jarraituko dugu.
9
Ibarrangelu Busturialdeko eskualdeko herri aktiboa bilakatu behar da. Urremendi elkartean eta Mankomunitatean dugun parte-hartzea garatuko dugu.