GORDEXOLA 2019

GORDEXOLAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Angela Egia


Gordexolarra jaiotzez, txikitatik hartu izan dut parte herriko kirol-bizitzan eta, orokorrean, bizitza sozialean. 19 urte nituela hasi nuen ibilbide politikoa EAJ-PNVn. Orduan, 8 urtez aritu nintzen zinegotzi.

Angela Egia

Turismoa teknikaria naiz, Deustuko unibertsitatean ikasitakoa, eta nire ogibidea beti egon izan da enpresa turistikoei lotuta. 2015ean, EAJ-PNVk udal hauteskundeetan zerrenda-buru izatea proposatu zidan. Baietza eman nuen jakinda zelako ardura nuen aurretik, baina, aldi berean, Alderdiaren babesa banuen, baita zerrenda osatzen zuten taldekideek transmititzen zidaten konfiantza ere. Bidea ez da erraza izan, baina betetako helburuek ekarritako asebetetzea, ordea, nahikoa izan da bizi izandako une latzak gainditzeko.

Orain, neure burua aurkezten dut datorren aldirako, 4 urte hauek emandako esperintziarekin eta lanean jarraitzeko hasieran izan nituen ilusio eta gogo berberekin. Gure proiektua aurrekoaren jarraipena da eta, oraingoan ere, pertsonak ditugu lehentasun. Azpiegiturak hobetzen, herritarrontzako zerbitzuak areagotzen eta, gure izaera galdu gabe, etorkizuneko erronkei aurre egiteko herri-eredua eraikitzen jarraituko dugu.

Prest gaude!

Gordexolaren alde lan egingo duen talde prestatua gara

TALDEA

  • Angela Egia Liñero
  • Josu Llano Hernaiz
  • Beatriz Atienza De Mingo
  • Juan Antonio Solaun Ibarra
  • Begoña Venegas Regulez
  • Jose Mari San Pedro Ibarra
  • Juan Ramon Melchisidor Canibe
  • Will Lopez Aldama
  • Gabriel Terreros Fernandez De Quincoces

EGITASMOA

1
Herritarron zerbitzurako administrazio modernoa eta gardena nahi dugu, premia sozialei erantzuten diena eta denon parte-hartzea onartzen duena.
2
Udalerriaren garapen jasangarria nahi dugulako ari gara guztion esku-hartzeaz HAPOa sortzen; horixe baita denok nahi dugun herria eraikitzeko tresna.
3
Gazteak babestu nahi ditugu; hori dela-eta, etxebizitzak eraikitzearen aldekoak gara eta gazteak udalerriko bizitzako eremu guztietan hartzen ditugu aintzat.
4
Bertoko merkataritza, enpresak eta lehen sektorea garatzea nahi dugu, hirurak ere udalerriko ekonomia eta enpleguaren egonkortasun eta dinamismorako ezinbestekoak direlakoan.
5
Guztiongana heltzen den kultura- eta aisialdi- -eskaintza sortu nahi dugu. Euskararekiko eta hizkuntza-elkarbizitzarekiko dugun konpromisoa lotura sozialerako eta kultura-eraikuntzarako elementua da.
6
Udalerriko bizi-kalitatea hobetzen duten azpiegiturak nahi ditugu; eta datozen 4 urteotan, hauek izango dira, horretan, gure lehentasunak: eskolako estalkia, errepidea eta bide-segurtasuna.
7
Gure nagusien premiei erantzun nahi diegu. Bultzatzen dugun euren parte-hartzea balore handiko aktiboa da herrirako.
8
Auzoak etengabe hobetu eta euren arteko zein, orokorrean, udalerriarekiko lotura estutu nahi dugu.
9
Ardura soziala eta behar gehien duten herritarren babesa gure funtsezko printzipioetarikoak dira.
10
Genero-berdintasuna zein sexu-orientazio, genero-identitate, jatorri, arraza edota kulturagatiko diskriminazioaren aurkako borroka zutabeak dira etengabe ekoizten ari garen elkarbizitzarako proiektu sendoan.