1
Uholde-arriskugarritasun arazoak konponduko ditugu eta industrialdea urbanizatuko dugu, Elkartegiarekin batera, berpizkunde ekonomikoa ahalbidetzeko.
2
Busturialdeko Behargintza indartuko dugu ekimen sektore aniztunak sustatzeko eta, horien bidez, enpresa lehiakorrak sortu eta daudenak berritzeko.
3
Merkatu plaza eraberrituko dugu lehen sektorea indartzeko eta herriko merkataritzaren gune multifuntzional dinamizatzaile izateko.
4
Turismo jasangarriaren alde egingo dugu, garapen ekonomikoa eta enplegua sortzeko iturri gisa, nazioarteko ospea duen Gernika markaren baloreekin bat eginez.
5
Gizarte politikak landuko ditugu mendeko pertsonei edo baztertze arriskua dutenei laguntza emanez. Genero berdintasunaren alde egingo dugu.
6
Lanbide heziketako espezialitateak bultzatzea sustatuko dugu eta Astrako orubeetan kokatutako zentro berria bultzatuko dugu.
7
Liburutegia egingo dugu eskola izandakoetan, Pasealekuaren zaharberritzearekin batera gazteen bilgune izan dadin.
8
Bakearen Museoa berrituko dugu eta memoria historikoaren alorrean zein nazioarte mailan bakearen erreferente izatea indartzeari ekingo diogu.
9
Urbietako kirol instalazioak hobetu (padel pistak), Zearreta eta Mestikabasoko saskibaloi eta futbol pistak estali eta Santanape handitzea planifikatu.
10
Kaleen irisgarritasuna eta irudia hobetuko dugu, eta ingurumen mailako politikak landuko ditugu baliabide naturalen, birziklapenaren eta zarataren inguruan.