GATIKA 2019

GATIKAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Leixuri Arrizabalaga


Gaur eguneko Gatikan zentratuko gara baina etorkizunari begira. Gure auzoen eta gure auzotarren beharrizanei erantzuna ematen jarraituz. Gatikak kultur, kirol eta gizarte ekintza ugari ditu eta horretarako azpiegitura egokiak behar ditugu eta dagoeneko ditugunak hobetzen jarraitu.

Leixuri Arrizabalaga

Ikuspegi orokor bat ekarriko dugu, adin tarte ezberdinetako pertsonen beharrizanez jabetu eta hauei erantzuna emanaz: gure nagusiak, gazteak eta haurrak.

Eta eraberritutako energiekin egingo dugu, ilusioarekin eta azken lau urteotan harturiko eskarmentuarekin. Hobetu beharreko gauzaz ohartzen gara, eta hobetuko ditugu, baina gogor lan egin dugu gaur eguneko Gatika duela lau urtekoa baino hobeagoa izan dadin. Aspaldiko ezagunak eta aurpegi berriak. Denok bakoitzak duen onena emateko prest. Gure esperientzia pertsonala eta profesionala.

Guk guztiok ahalbidetzen dugu gaur egungo eta etorkizuneko Gatika

TALDEA

  • Leixuri Arrizabalaga Arruza
  • Onintze Amezaga Bilbao
  • Aitor Arteta Sertutxa
  • Nekane Garmendia Sertucha
  • Jon Ander Bilbao Latxaga
  • Pedro Juan Elordui Zugazaga
  • Arantza Egia Iturregi
  • Aritz Urrutia Sarria
  • Yurdana Burgoa Valtierra

EGITASMOA

1
Auzoen mantentzea bermatzea eta hobetzea da gure lehentasuna. Sarbideak, saneamenduak, argiteria, segurtasuna eta garbiketan urratsak ematen jarraituko dugu.
2
Ahultasun egoeran aurkitzen diren pertsonen zaintzarekiko konpromiso sendoa dugu, eta baztertze egoerak saihestuko ditugu.
3
Etorkizuneko Gatika gazteek eraikiko dute. Ahots propioa dute eta hauek entzuten eta babesten jarraituko dugu.
4
Gure erronka pertsona nagusientzako udalerri adiskidetsuagoa egitea da, instalazio egokiekin eta beraientzako aisi eta kultura ekintzak antolatzen jarraituz.
5
Bizitza osasuntsuago bat izateko ohiturak sustatzeko espazio propio bat landuko dugu. Kirol azpiegiturak hobetzen ere jarraituko dugu.
6
Gizon eta emakumeen arteko errespetua defendatzen duen udalerriaren aldeko apustua egingo dugu. Indarkeria matxistari gaitzespen osoa.
7
Gure kultur agenda bizia izaten jarraituko da, garaturiko ekintzetan euskara sustatzen jarraituko dugu.
8
Birziklatze programekin, erreka garbiketa eta Gatikan dauden inbasio landareen erauzte-lanekin jarraituko dugu. Ingurugiro arloko sentsibilizazio kanpainekin jarraituko dugu.
9
Errepide segurtasuna funtsezko gaia da. Horregatik, zebra bide eta espaloien bitartez auzoak konektatzen jarraituko dugu.
10
Udal eskumenen barne eta beharrizanen arabera Gatikan enplegua sortzeko sustapen lanekin jarraituko dugu, bai herrian bai eskualde mailan.