GARAI 2019

GARAIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Erramun Osa


Erramun Osa

Gardentasuna oinarri, gure herritarrentzako Garai hobea eregin

TALDEA

  • Erramun Osa Ibarloza
  • Iñaki Txertudi Gardoki
  • Erregiñe Garamendi Ruiz
  • Enrique Ramos Alvarez
  • Amaia Atutxa Atutxa
  • Andoni Zabala Erdoiza
  • Jesus Maria Berriozabalgoitia Mazaga

EGITASMOA

1
Gure natura eta kultura ondarea bultzatu eta garapen ekonomiko jasangarria sustatuko dogu, beti be nekazaritzako ustiategiak bermatuta.
2
Gazteei etxebizitzea eskuratzeko aukerea erraztu, baserrien zaharberritzea eta alokairua bultzatu eta irisgarritasuna hobetuko dogu gure adinekoentzat.
3
Ur-hornidurako azpiegiturak eta saneamendukoak hobetu, frontoiaren estalgia amaitu eta erabilera anitzeko gune barria eregiko doguz.
4
Udal zerbitzuak hurreratuko deutseguz auzokoei, batik bat, adinekoei, eta larrialdi edo garraio publikoaren sarea hobetuko dogu.
5
Euskerearen erabilerea eta jakintza bizibarrituko doguz, batez be, Garaiko euskalkiari jagokonez. Herriko kultur alkarteei laguntzea emongo deutsegu.
6
Ume, gazte eta zahartze aktiboa indartzeko programeak bultzatuko doguz. Kulturako dinamizatzailearen lanpostua sortuko dogu.
7
Hamaika ekimen ipiniko doguz martxan Udal edegi eta parte-hartzaileagoa eratzeko.
8
Udalaren kudeaketan oinarriturik, jasangarritasuna sustatuko dogu eta ingurumena jagongo dogu, energiaren eragingarritasunari eutsiz.
9
Urigintzako antolamendua bultzatuko dogu eta eguneroko arazoei aurre egingo deutsegu, gure azpiegiturak eta landa-eremuetako baliabideak hobetuz.
10
Ingurumenari jagokonez, birziklatzea eta konpostatzea, gure balio naturalak jagotea eta mendi publikoen gestinoa hobetzea izango da gure erronkea.