Bi alditan izan naiz Gamiz-Fikako alkatea. Lehenengo eta behin 1991 eta 1999 urte bitartean eta maiatzean amaituko den bigarren honetan. 2015an alderdikideek beste behin aukeratu ninduten gure herriko Alkatetzarako hautagai.
Berriz ere, konfiantza hori jaso dut eta bihotzez eskertzen dut. Une txarrak egon dauden arren, nire herriaren alde lan egiten jarraitu ahal izatea da pozez betetzen nauen erronka.
Agintaldi hau oraingo alkate etaparekin alderatuta, esan behar dut aldi biek ez dutela elkarren artean zerikusirik izan. Denborak aldatu egin dira, krisia, diru falta… Baina lanarekin, esfortzu handiz eta kemen handiarekin, apurka-apurka, gure herriko proiektu garrantzitsuak bideratu ahal izan ditugu.
Gogoratu nahi dut nire bulegoko atea beti zabalik dagoela behar duen guztientzat: herriaren zerbitzura nago eta herriaren alde egin nahi dut. Datu bat emateko, legealdi honetako lehen urtean 200etik gora herrikide hartu nituen. Zaila da eskari batzuei ‘ezetz’ esatea, baliabideak mugatuak dira eta garrantzitsuenak lehenetsi beharra dago. Horrek ez du esan nahi kontuan hartuko ez ditugunik eta landuko ez ditugunik. Izan ere, batzuetan gertatu da hasiera batean `ezetza´ izan dena azkenean ‘baietz’ bihurtu dela.
Lantaldeak eta nik neuk lehentasunak argi baino argiago ditugu; ibilbide orri bat markatu dugu gure herrikideen bizitza kalitatea hobetzeko pentsatuta dauden proiektu handiekin. Lantalde batu, konpromisodun, angile eta zintzo honetan konfiantza izaten jarraitzea espero dugu, ekimen horiek guztiak aurrera eraman ditzagun.
Bizitza kalitate bikaina izango duen Gamiz-Fika eraiki nahi dugu