Harro sentitzen naz Fruizko herriaz eta pozik nau aurrean dekodan erronkagaz. Betidanik iruditu dazt herri berezia eta xarmangarria, herri euskalduna zentzu guztietan.
Txikitatik ikusi dudanez ez dago Fruiztarrentzat ezinezkorik, dena da posible eta beti alkarregaz lanean egin doguz hobekuntzak.
Etorkizun bizi eta inklusibo baten alde lan egiteko ilusio handia dekot, Fruiztarra izateak bihotza alaitzen deust eta horrela izen dadin gure dot aurrerantzean be. Horregatik, aurrekoek itxitako lorpenak mantentzeko eta Fruizko bizi-kalitatea gero eta hobeagoa izan dadin, gogotsu, zentzuz eta erantzukizunez lan egiteko aurkezten naz. Sustrai bizitik, etorkizun sendorantz.
Sustrai bizietan oinarrituta, etorkizun sendoa eraikitzeko asmoagaz