FORUA 2019

FORUAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Mikel Magunazelaia


Mikel Magunazelaia Pinaga naz, Armotxerriko Jauregizar-Aurrekoa baserrikoa. Lanbidez, Maisua (BAM-Deuston ikasitakoa) eta neure ibilbide profesionala Gernika-Lumoko Mertzede Ikastetxean hasi dot.

Mikel Magunazelaia

Gure herriarekiko grinak bultzatuta aurkezten naz alkatetzara, egindako gauza on guztiei jarraipena emoteko eta beste hainbat proiektu barri lantzeko. Gaztetatik herriagaz konprometitu eta 2015ean Udalbatzaren parte izateko aukeratua izan nintzen. Obra eta Zerbitzuetako ardura neureganatu eta ilusio handiz lan egin ostean, zentzu askotan, asko hazi eta ikasteko aukera izan dot. Pertsonenganako harreman zuzena izan da nire ardatza eta hori izango dot beti lanerako norabide nagusia.

Historia da nire zaletasun handienetakoa: Foruko memoria historikoa berreskuratzen jardun dot luzaroan, bai neure kontura eta baita be, Gernikazarra Historia Taldearen barruan. Nire artikuluetako batzuk Aldaba aldizkarian eta DEIAko ‘Historia de los vascos’ atalean argitaratu direlarik.

Foruk jauzi handia emon dau azken urteotan eta horretan sakontzera nator. Herriko auzo guzti-guztiak aintzat hartuta, herritar guztiei Udaletxeko ateak parez-pare zabalduta. Konpromiso zehatzetatik eta aurrez aurreko harremanetik kudeatuko dot, maila guztietako erakundeekiko lankidetza gure herriaren onerako baliatuta. Gaztetasunaren ilusioa eta indarra esperientziagaz lotuta. Foruko zokondo guztiak ondo ezagututa. Talde zabal eta prestatu baten babesagaz zuen esanetara, orain arte modura baita aurrerantzean be.

Egindako lanari jarraipena emon eta proiektu barriak landu

TALDEA

  • Mikel Magunazelaia Pinaga
  • Izaskun Arrieta Madarieta
  • Jesus Mari Arazosa Idoiaga
  • Olatz Azkarai Musatadi
  • Maite Gorriño Iturriaga
  • Ander Etxebarria Zarraga
  • Jon Gorospe Gorospe

EGITASMOA

1
Udaleko langile izateko lan-poltsa sortuko dugu. Aberastasun paisajistikoa eta ondarea balioan jartzeko zerbitzu turistikoak egokituko ditugu.
2
Etorkizuneko inbertsioak bermatu. Eraginkortasuna eta austeritatea gastuetan. Gardentasuna. Administrazio elektronikoa.
3
Larrialdi egoeretarako (suteak, uholdeak, bide mozketak…) protokoloa garatu. Desfibriladoreak jarri eta erabiltzeko doako formazio ikastaroak.
4
Udala auzoetara hurreratu auzo-batzarren bitartez. Boletin informatiboa sortzea. Urrunen dagozan auzoetarako ordezkariak aukeratzea.
5
Baldatika eta Atxondoako bideak asfaltatu eta zabaldu. Saneamendua hobetu eta kolektorera lotu. Landa Berden zirkulazioa ordenatu. Herriko elementuak barriztu.
6
Herriaren garbiketa eta hondakinen murrizketa. Zaborra batzeko ontziak ugaritu. Sasiak eta belar txarrak kendu. Sarbideak, karkabak eta bideak atondu.
7
16 etxe tasatu eta ekipamendu balioaniztuna. Kultur Etxea barriztu. Osakidetza herrian berkokatu. Landa Berdeko jarduera ekonomikoen gunea.
8
Gizarte zerbitzuak indartu. Laguntzak enplegua topatzeari lotu. Langabeentzako planak (Behargintza, Lanbide). Genero indarkeriaren biktimei eta umeei babesa.
9
Bidegorria luzatu (Kantale-AEK). Kultur Etxea dinamizatzeko ekintzak. Zahartze aktiborako, nagusien elkartea. Ume eta gazteentzako euskara programak.
10
San Kristobal konpontzeko babesa bilatu. Tokiko memoria historikoa eta historia batu eta zabaldu, eta ohiturak zaindu, berreskuratu eta sendotu.