ETXEBARRIA 2019

ETXEBARRIAKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Jesus Iriondo


EAJ-PNVk bere konfiantza jarri dau nigan, barriro be, datorren maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetan Etxebarriako hautagaitzaren buru izateko.

Jesus Iriondo

Konfiantza honek, nik eta nire taldeak hurrengo urteetan garatu nahi doguzan proiektuak aurrera ataratzeko beharrezkoak diren indarra, gogoa eta ilusioa emon deustaz, helburu nagusi bat gidari dodala: herri honetan bizi garen pertsona danon ongizatea hobetzen jarraitzea.

Etxebarria bihotzean daroat, nire paradisua da, ingurumen honek, bertoko lasaitasunak, alkarbizitzak, herri honetako txoko bakoitzak ikustean konturatzen naz zein harro nagoen nire herriaz. Niretzat ohore handi bat izan da eta da nire herriaren alde lan egitea. Horregatik, Etxebarriaren orainaren eta etorkizunaren parte izaten jarraitu nahi dut.

Etorkizun iraunkor eta bardinzalea Etxebarriarentzat

TALDEA

  • Jesus Iriondo Lejardi
  • Idoia Odriozola Arruti
  • Aitor Iruguempagate Zarandona
  • Aiala Larruskain Zarandona
  • Ander Arakistain Etxabe
  • Maria Jose Etxaniz Uriguen
  • Luis Mari Ibarluzea Mantzizidor

EGITASMOA

1
Gure nagusien bizi-kalitatea hobetze aldera, bakarrik bizi direnen etxeetan ke-detektagailuak jarriko doguz eta jubilatuen lokala lekuz aldatuko dogu, zerbitzua hobeagoa izan dagien.
2
Energia Berriztagarrien Plana garatuko dogu, udal eraikuntzetan kontsumo jasangarriagoa lortzeko eta frontoiko proiektu integralaren hirugarren eta laugarren faseak martxan jarriko doguz.
3
Eskola barria eraikiko dogu, Eusko Jaurlaritzagaz alkarlanean.
4
Etxebarria eta Markina-Xemeinen arteko saihesbidearen proiektua abiaraziko dogu, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.
5
Baserri munduaren beharrizanak kontuan hartuz, baserritarren bizi-kalitatea hobetzeko neurriak hartuko doguz, besteak beste bideak konponduz eta bertoko produktuen kontsumoa indartuz.
6
Gazteegaz alkarlanean, euren premiak identifikatu eta konponbideak bilatuko doguz.
7
Herriko etxebizitzetako irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzak handituko doguz eta auzo-taxiaren erabilpena sustatuko dogu.
8
Emakume eta gizonen arteko lehen Bardintasun Plana garatuko dogu.
9
Hiri-antolamenduko Plan Orokorra lantzen jarraituko dogu, Bizkarra II urtenbidea gauzatzeko. Honekin batera, familia bakarreko etxebizitzak egitea bultzatuko dogu.
10
Barrikuntzari ateak zabaltzen deutsaguz baina gure ohitura eta tradizioak ahaztu barik, hor sendotzen da eta gure herritartasuna. Horregaitik herri-kirolak bultzatzen jarraituko dogu, besteak beste aizkora, idi-probak eta harrijasotzea.