ETXEBARRI 2019

ETXEBARRIKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Maria Perez


María Perez Cordoba naiz. Beste hainbat etxebarritar bezala, herri hau aukeratu nuen nire bizitza proiektua herri honetan garatu nahi nuelako. Etxebarri herri zoragarria da, baina oraindik asko geratzen zaigu egiteko.

Maria Perez

Gure herri hau hobetzea da EAJ-PNVren hautagaitza osatzen dugun guztiok gure buruari ezarri diogun eginkizun handia. Ohore handia da niretzat talde honetako buru izatea. Indartsu eta kementsu gaude, talde sendo eta batuaren laguntzarekin, gure herrikideei programa errealista eta ilusio sortzailea eskaintzeko. Hitza betetzen dakien lantaldea gara eta Etxebarri hobea eraikitzeko helburua daukagu.

Asko dugu egiteko gure Etxebarri eraikitzeko

TALDEA

  • Maria Perez Cordoba
  • Eneko Lekue Andrinua
  • Elsa Abadiano Gutierrez
  • Luis Hernandez Fernandez
  • Izaskun Mendez Azueta
  • Jon Bellanco Abadiano
  • Fatima Rodrigues Sanches
  • Aritz Rojo Iragorri
  • Ainhoa Ahedo Peña
  • Alfonso Ortiz De Urbina Parada
  • Guillermo Ortega Rodriguez
  • Nerea Ledo Criado
  • Euken Mendez Azueta
  • Ana Maria Murga Costa
  • Pedro Agustin Rodriguez Ferrera
  • Maria Begoña Azueta Atxa
  • Jose Luis Azueta Atxa

EGITASMOA

1
Herriko ekonomiari laguntzea, ekintzailetza, bertako merkataritza eta ostalaritza babestuz. Berrikuntzarako eta 4.0 industriarako laguntzak.
2
Azpiegiturak hobetzea (igeritokiak, pilotalekua, Bekosolo); hezkuntza instalazioak eraberritzea eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea.
3
Zerbitzu publikoak optimizatzea (lur azpiko edukinontziak eta zaborrak batzeko maiztasuna areagotzea eta espaloiak, parkeak eta iturriak hobetzea).
4
Segurtasuna areagotzea, oinezko patruilak, errepidera irteten diren markesinak kentzea, erradarrak, semaforo gehiago…
5
Gazteriaren aldeko apustu irmoa, Enplegu Plana, ordutegi zabalagoak liburutegietan, prestakuntza ikastaroak, parke estaliak…
6
Oroimen historikoa zaintzea, aterpeak berroneratzea eta euskararen erabilera sustatzea.
7
Herri berdintzaileagoa. Indarkeria matxista prebenitzeko eta antzemateko plan goiztiarra abian jartzea.
8
Azpiegiturak deszentralizatu ekitaldiak, jarduerak, inbertsioak, udal zerbitzuak, eta abar egiteko.
9
Ingurumena babestea: bertako zuhaitzak landatzea, espezie inbaditzaileak kentzea, errekak garbitzea eta ibilgailu elektrikoak errekargatzeko guneak jartzea.
10
Gizarte laguntzetarako partidak handitzea eta aurrekontu handiagoa jaietarako, euskal kultura sustatzeko eta senidetutako hiriekiko harremanetarako.