1
Enplegua enpresa eta heziketa erakundeekin akordioen bitartez sustatu, lurzoru egokia eskainiz. Epe luzeko langabetuendako enplegu planak.
2
Sarbide arazo gehien duten auzoen irisgarritasuna hobetzen duten baliabide mekanikoak martxan jarri.
3
Hiri azpiegituren hobekuntza (argiak, altzariak, garbiketa eta kaleen mantentzea). Aparkalekuak eta kaleak oinezkoentzat egitearen arteko konbinazioa.
4
Merkatu Plaza, kultura eta gizarte jarduerarako zonaldea bihurtu, ahur eta gazteentzat zuzendutakoak bereziki.
5
Gaur egungo osasun zentroko irisgarritasuna hobetu edo bere kokapena Izarrako antzinako instalazioetara aldatu.
6
Kirol jarduera, emakumeendako kirola eta orain arte gutxienen izandako kirolak, sustatu eta lagundu. Kirol instalakuntza berriak sortu.
7
Programazio kulturala indartu kokapen berrietara zabalduz, eta hiritargoaren parte-hartzea bultzatzen duten jarduerak antolatzen duten taldeei lagundu.
8
Euskararen sustapena, hiritargoaren kohesioaren giltza giza. Euskara bere muinean daukaten kultur, hezitzaile, kirol edo aisialdiko ekimenei lagundu.
9
Udal erabaki eta aurrekontuei buruzko hiritargoaren partaidetza sustatuko galdeketa lotesleen eta galdeketa prozesuen bitartez.
10
Debabarreneko herriekin elkarlanean aritu (Mallabia eta Eibarrekin beriziki) mota ezberdineko proiektuak bultzatzeko.