EREÑO 2019

EREÑOKO ALKATETZARAKO HAUTAGIA

Joseba Zarragoikoetxea


Harro sentitzen naz Ereñoko herriaz eta pozik nau aurrean dekodan erronkagaz. Betidanik iruditu iat herri berezia eta xarmangarria, herri euskalduna zentzu guztietan.

Joseba Zarragoikoetxea

Txikitatik ikusi dudanez ez dago Ereño eta ereñarrentzat ezinezkorik, dena da posible eta beti alkarregaz lanean egin doguz hobekuntzak.

Etorkizun bizi baten alde lan egiteko ilusio handia dekot, Ereñarra izateak bihotza alaitzen deust eta horrela izen dadin gure dot aurrerantzean be. Horregatik, lehenago lortutako lorpenak mantentzeko eta Ereñoko bizi-kalitatea gero eta hobeagoa izan dadin, gogotsu, zentzuz eta erantzukizunez lan egiteko aurkezten naz atzera be. Sustrai bizitik, etorkizun sendorantz.

Sustrai bizitik, etorkizun sendorantz

TALDEA

  • Joseba Zarragoikoetxea Zenikazelaia
  • Ager Legarreta Garrogerrikaetxebarria
  • Miren Olatz Aberasturi Arrupe
  • Karmelo Azurmendi Albizua
  • Sabino Olarreta Musatadi

EGITASMOA

1
Herritar guztien ongizatea hobetzeko lanean jarraituko dogu. Horretarako, gizarte zerbitzuak indartu eta aukerak egokituko doguz.
2
Kultur ekintzak bultzatzen jarraituko dogu, baita aisialdirako baldintzak hobetzeko lanari ekingo deutsegu.
3
Herriko auzoen komunikazioa hobetu eta herri-bideak konpontzen joango gara behar izanen neurrian.
4
Bidegorri bat egingo dogu herritarren segurtasuna bermatuz eta proiektua aurrera eramateko beharrezko inbertsioak bideratuko doguz.
5
Udaletik, eskualde mailan lana bultzatzeko deialdietan parte-hartzen jarraituko dogu, horrela ereñotarren enplegu aukerak handituko doguz.
6
Herritarrak informazioa izateko, betiko bando eta buzoneoez gain, oraingo legealdian sortutako WhatsApp zerbitzua indartuko dogu.
7
Ingurugiroaren aldeko ekintzak bideratzen eta bultzatzen jarraituko dogu.