1
Elorriok herritarren eskaerara egokitutako kirol-ekipamendu berria behar du. Horrela, Fytasaren lursailetan kiroldegi berri bat eraikitzea proposatzen dugu.
2
Plazatik San Roke eta Memaiako goiko gunerainoko irisgarritasuna hobetze aldera, proposatzen dugu eremu honetan eskailera mekanikoak instalatzea.
3
Oidor Berriozabalgoitiako gunea leheneratzea eta Pulla Azakarretako eremua sustatzea proposatzen dugu jarduera ekonomikoa indartzeko.
4
Elorrion oraindik ere badaude interneterako kalitatzeko sarbiderik ez duten guneak. Hau saihesteko udalerri osoan zuntz optikoa instalatzea proposatzen dugu.
5
Auzoak hobetzera bideratutako Inbertsio Plan bat garatzea planteatzen dugu. Gainera, Udalak landa-eremuko ur beltzen tasa bere gain hartu beharko lukeela pentsatzen dugu.
6
Gazteentzako gizarte-etxebizitzen eraikuntza sustatuko dugu Elorrion daukagun arazo larria konpontzeko.
7
Aldapebeitia eraikina gure nagusien aisialdirako gaitzea proposatzen dugu. Handiagoa da, erdigunean dago eta ez dauka gaur egungo egoitzaren irisgarritasun falta.
8
Argiñeta Elorrioko identitate-ikurretako bat da. Beharrezkoa da behingoz nabarmentzea gure ondare-aberastasuna gure kulturaren identitate bezala.
9
Nahiz eta Elorrio udalerri industriala izan, ingurumenarekiko konpromisoa duen udalerria izan dadila proposatzen dugu.
10
Gobernantza ona, irekia, gardena, etikoa eta kontuak emango dituen kudeaketa-eredua ezarri nahi dugu Udalean.