1
Aritza aisia gune erakargarri bihurtuko dogu, eskolen inguruagaz integratuz. Pilotalekuko zubia zabalduko dogu eta ederrago jarriko dogu.
2
Aparkatzeko arazoak konponduko doguz eta hiru parking egingo doguz Kurtzian, Fabrikan eta Altxikarren. Oinezkoei emongo deutsegu lehentasuna.
3
Fabrikan aisia gune barria egingo dogu mahaiakaz, parrillakaz eta jolasgune barriakaz, eta autokarabanetarako gunea egiteko ahalegina egingo dogu.
4
Beletxe eraikinari erabilera barria emoteko lana egingo dogu, gure iragana herritarren beharrakaz bustartuteko.
5
Herriko horma batzuk grafiti eta mural apaingarriakaz margoztea sustauko dogu eta lehiaketa publikoak antolatuko doguz.
6
Ondasun Higiezinen gaineko zerga aldatuko dogu, gaur egungoak etxebizitzen jabeak zigortzen dituela uste dogulako.
7
Natxituko eskolan Lehen Hezkuntza ezartzeko lana egingo dogu, bikote gazteak udalerrian bizitzen geratu daitezan.
8
Inguruko herriakaz lankidetzan, biztanleriari eusteko lana egingo dogu eta bizitzeko proiektua garatzeko herria eskainiko dogu.
9
Turismoa finkatu behar dogu motore ekonomiko gisa, turismo bulegoa hobetuz eta, beste hainbat jardueren artean, enpresa jarduera barriak bultzatuz.
10
Euskera Plana urte osoan apliketea sustauko dogu, ostalariakaz jarduera zehatzak egitea bultzauko dogu.